Sormene «sorkuntzen Galdakaoko plaza» egunez egun

Sormene jaio da, «sorkuntzen Galdakaoko plaza», datorren abenduaren 14tik 20ra bitarte euskal kulturako esparru artistiko guztiak batuko dituena. Binkek eguneroko jarraipena egingo du bere euskarri guztietan, baina gainera, atal propioa ere izango du webgune honetan ere.

Azaroaren 24an herriko elkarteei aurkeztu bazitzaien ere —ikus Binkek ekitaldi horretatik egindako bideo-laburpena—, abenduaren 1ean egin zen Sormene jaialdia publiko Galdakaoko Torrezabal Kultur Etxeko erakusketa aretoan, Edurne Espilla Euskara zinegotzia, Iñigo Hernando alkatea eta Gotzon Barandiaran ekimenaren zuzendari artistikoa buru zirela.

Bertan eman zuten, besteak beste, abenduaren 14tik 20ra bitarteko egitarauaren berri:

Abenduak 14, astelehena

10:00   Galdakaoko Udalaren agurra eta egitarauaren aurkezpena, Torrezabalen.
10:15   Ilustrazio tailerra-1: Irrimarra, Karmele Gorroño, Torrezabalen (ikastetxeetako ikasleentzat).
12:00   Ilustrazio tailerra-2: Irrimarra, Karmele Gorroño, Torrezabalen (ikastetxeetako ikasleentzat).
19:00   Bertsoa eta antzerkia: Erradikalak ginen, Ane Labaka eta Beatriz Egizabal, Torrezabalen (publiko ororentzat).

Abenduak 15, asteartea

10:15   Literatura tailerra-1: Imanol Epelde, Torrezabalen (ikastetxeetako ikasleentzat).
12:00   Literatura tailerra-2: Imanol Epelde, Torrezabalen (ikastetxeetako ikasleentzat).
19:00   Literatura errezitaldia: Lizar Begoña, Leire Bilbao, Miren Agur Meabe; musika: Arkaitz Miner. Torrezabalen (publiko ororentzat).

Abenduak 16, asteazkena

10:15   Antzerki tailerra-1: Amancay Gaztañaga, Torrezabalen (ikastetxeetako ikasleentzat).
12:00   Antzerki tailerra-2: Amancay Gaztañaga, Torrezabalen (ikastetxeetako ikasleentzat).
19:00   Antzerki emanaldia: Urruna, Tripak Kolektiboa: Marina Suarez, Natalia Suarez, Maite Mugerza, Andrea Berbois. Torrezabalen (publiko ororentzat).

Abenduak 17, osteguna

10:15   Dantza tailerra-1: Andra Mari dantza taldea, Torrezabalen (ikastetxeetako ikasleentzat).
12:00   Dantza tailerra-2: Andra Mari dantza taldea, Torrezabalen (ikastetxeetako ikasleentzat).
19:00   Dantza eta antzerki emanaldia: Mariage d’Amour, Kirats Teatroa. Aktore, musikari eta dantzariak: Nerea Iglesias eta Xabi Madina. Zuzendaria: Maite Agirre. Torrezabalen (publiko ororentzat).

Abenduak 18, ostirala

10:15   Musika tailerra-1: La Basu., Torrezabalen (ikastetxeetako ikasleentzat).
12:00   Musika tailerra-2: La Basu, Torrezabalen (ikastetxeetako ikasleentzat).
20:30   Solasaldia: Emakume sortzaile euskaldunak egungo kantagintzan (trap, rap, hip-hop, reggetoia). Jarraitzeko: sormene.eus edo binke.eus.
21:30   Musika kontzertuak: J.Martina, Haizea eta Ningra, Kai Nakai. Jarraitzeko: sormene.eus edo binke.eus.

Abenduak 19, larunbata
Eguneko ekitaldi guztiak jarraitzeko: sormene.eus edo binke.eus

11:00   Ahotsenea Literatura: Jabi Elorza / Gezurren habia.
11:30   Ahotsenea Literatura: Karlos Gorrindo / Funanbulisten beldurra.
12:00   Ahotsenea Literatura: Miren Amuriza eta Eider Eibar / Kokonutt.
12:30   Ahotsenea Literatura: Miren Agur Meabe / Nola gorde errautsa kolkoan.
17:00   Ahotsenea Literatura: Yolanda Arrieta / Txokolategia.
17:30   Ahotsenea Literatura: Mikel Begoña / Helize.
18:00   Ahotsenea Literatura: Izotzetan islatuak (askoren arteko liburua).
18:30   Ahotsenea Literatura: Asel Luzarraga / Bahiketa.
19:00   Ahotsenea Literatura: Peru Magdalena / Tantaka.
21:30   Musika kontzertua: Eñaut Elorrieta / Irteera argiak.

Abenduak 20, igandea
Eguneko ekitaldi guztiak jarraitzeko: sormene.eus edo binke.eus

11:00   Ahotsenea Musika: Hatxe / Panpin hautsien dantza.
11:30   Ahotsenea Musika: Peru Galbete / Nor zara zu?
12:00   Ahotsenea Musika: MG Banda / Ama sua.
16:00   Ahotsenea Musika: Hilotz / Aske.
16:30   Ahotsenea Musika: Raust! / Odisea.
17:00   Ahotsenea Musika: Ro / Athalase.
18:15   Ipuin kontaketa: Ezberdin bezain eder, Nerea Ariznabarreta eta Mariano Hurtado.
19:30   Mutil dantza denontzat, Aiko taldea.
20:30   Agurra.