Galdakaoko Jai Batzordeak Santakurtzak prestatzeko lehen bilera astelehenean, otsailak 13, egingo du. Torrezabal Kultur Etxean izango da, eta besteak beste, herriko elkarteak eta kuadrillak deitu dituzte parte-hartzera.
Irailean ospatuko diren Santakurtzei begira dago dagoeneko Galdakaoko Jai Batzordea. Batzorde galdakoztarra hasi da jaiak prestatzeko prozesua, eta horretarako bilerak antolatuko dituzte hurrengo hilabeteetan.
Lehenengo bilera astelehenean, otsailak 23, izango da Torrezabal Kultur Etxean, eta hauek dira deitu dituzten eragileak: Santakurtzetako Jai Batzordeko elkartekideak eta kuadrillak, udalerrian erroldatutako elkarteak, 2025eko Santakurtzetan parte hartu zuten kuadrillak eta Aiora Azagirre, jaietako tenikaria.
Gaiei dagokienez, egutegiaren, informazioa orokorraren, lan metodologiaren, kontzertuen parte-hartze prozesuaren eta programazio proposamenaren inguruan arituko dira parte-hartzaileak.




