Galdakaoko ludoteken fatxadak hobetu ditu Udalak

Argazkia: Galdakaoko Udala

Galdakaoko Udalak herriko ludotekak dauden eraikinen kanpoaldean garbiketa lanak egin ditu. Zehazki, kanpoko hormak eta bide publikotik ikus daitezkeen elementuak erabat garbitu ditu.

Ludoteketako instalazioetako fatxadetan zikinkeria metatua eta higadura-markak zeudela hauteman zuen Galdakaoko Udalak eta abuztuko oporraldia aprobetxatuta, garbiketa lanak egin zituen hauetan.

Zehazki, kanpoko hormak eta bide publikotik ikus daitezkeen elementuak garbitu zituen Berezikoetxen, Bengoetxen eta Urretan dauden eraikinetan.

Horretarako, kanpoaldeko garbiketa zerbitzuaz arduratzen den enpresako langileek goi-presioko makina hidrogarbitzaileak erabili zituen, «materialak kaltetu gabe kanpoko gainazaletan metatutako zikinkeria kentzeko tresna eraginkorrak baitira».

Eskuhartze honen helburua «espazio horiei irudi zainduagoa eta abegikorragoa itzultzea da», herritarrek gozatu ahal izateko.