Gertutasuna elkarteak eta Galdakaoko Udalak herriko tabernen arteko dardo txapelketa antolatuko dute azaroaren 6tik abenduaren 4ra. Izen-ematea doakoa da eta zabalik dago urriaren 31ra bitarte.
Negu hotzean ere lehiakortasuna azaleratzeko ekimena antolatuko dute Gertutasuna elkarteak eta Galdakaoko Udalak: herriko tabernen arteko dardo txapelketa.
Azaroaren 6tik abenduaren 4ra izango da eta parte hartzeko izena ematea beharrezkoa da. Horretarako epea zabalik dago urriaren 31ra arte eta hiru modutara egin daiteke: WhatsApp bitartez 663187181 zenbakian, telefonoz 944555607 zenbakian edo infogertutasuna@gmail.com helbidean.
Antolatzaileek jakinarazi dutenez, hauek izango dira txapelketako sariak:
- 1. postua: Garaikurra + 100€
- 2. postua: Domina + 50€
- 3. postua: Domina + 30€
- Zale onenentzako saria: 50€ zaletasun onenarentzat
Gertutasuna elkarteak eta Galdakaoko Udalak antolatu dute txapelketa, Seru Studio eta Facilítame aplikazioaren laguntzarekin.




