Galdakaoko Udalak nerabeentzako ekintzak antolatuko ditu azaroko eta abenduko barikuetan
TESTUA: Irati Alonso García
ARGAZKIA: Kampus Production
Galdakaoko Udalak 12 eta 17 urte arteko nerabeei zuzendutako ‘ITXI PArKEAN!!’ egitasmoa jarriko du martxan. Honen baitan ekintzak antolatuko ditu azaroko eta abenduko barikuetan. Hemen batu ditugu ekintzen datak eta tokiak.
Galdakaoko Udaleko Gazteria arloak ‘ITXI PArKEAN!!’ izeneko egitasmoa martxan jarri du, 12 eta 17 nerabeei zuzenduta. Honen baitan hainbat ekintza antolatuko dituzte azaroko eta abenduko barikuetan.
Ekintzak 18:30etik 20:30era bitarte egingo dira eta sarrera librea izango da. Bariku honetan, azaroak 17, hasiko dira hitzorduak eta abenduaren 29ra bitarte antolatuko dira. Hemen batu ditugu data eta toki guztiak:
- Azaroak 17: Ligthpainting; kutxa dorrea eta arku jaurtiketa eta perkusio tailerra, Gandasegiko arkupeetan
- Azaroak 24: Rap tailerra; serigrafia arropan eta slackline eta malabareak, Urreta parkean
- Abenduak 1: Escape Room-a: ‘Diamantearen lapurreta’; zientzia bisuala: ‘hologramak mugikorrarekin eta 3D betaurrekoak’ eta tirolina, Aperribaiko frontoian
- Abenduak 15: Magia tailerra, graffiti stop motion tailerra eta jumping, Usansolon
- Abenduak 29: Beldurrezko pasabidea (izena emateko idatzi 688 883 289 zenbakira), Plazakoetxeko topagunean