
Galdakoztar bi eta usansolotar bi EuskarAbenturan parte hartzen ari dira
TESTUA: Irati Alonso García
ARGAZKIA: EuskarAbentura
Uztailaren 1ean hasi zen Atharratzen EuskaraAbentura ekimena eta Getxo amaituko da hilaren 30ean. Euskal Herriko txoko ezberdinetako 126 gazte parte hartzen ari dira aurten, tartean galdakoztar bi eta usansolotar bi: Garazi Atxutegi eta Elizabeth Fernandez, eta Leire Telletxea eta Irene Azkona.
Zazpigarrenez, EuskarAbentura ekimena antolatu dute aurten. Uztailaren 1ean hasi zen Atharratzen eta Getxon amaituko da hilaren 30ean, belaunaldi gazteen hizkuntza ohituretan eragiteko helburuarekin.
Aurten Euskal Herriko txoko ezberdinetako 126 gazte parte hartzen ari dira Donejakue bidearen antzekoa den baina Euskal Herria zeharkatzen duen espedizioan. Parte-hartzaileen artean galdakoztar bi eta usansolotar bi daude aurtengo edizioan: Garazi Atxutegi eta Elizabeth Fernandez, eta Leire Telletxea eta Irene Azkona.
Guztira 27 herritan pasako dute gaua gazteek: Atharratze, Maule, Pagola, Larzabale, Donibane-Garazi, Auritz, Abaurregaina, Iruña, Añana, Argantzun, Gasteiz, Izarra, Elosu, Araia, Zerain, Tolosa, Lesaka, Urdazubi, Baiona, Urruña, Donostia, Zarautz, Lekeitio, Aulesti, Gernika, Bermeo, Bilbo eta Getxo. Horien artean Abaurregaina da aurtengo espedizioan ezagutuko duten herri berria.
Aurten, EuskarAbenturak EITBrekin sinatutako hitzarmenari esker, EITBk presentzia izango du ibilbidean, eta PRIMERAN plataforman udan estreinatuko diren lau saio ekoitziko ditu espedizioaren inguruan.