
Gaur da aurtengo Santakurtzetako pregoilaria bozkatzeko azken eguna
TESTUA: Irati Alonso García
ARGAZKIA: Peio Zamalloa
Herritarrek aukeratuko dute aurten ere Santakurtzetako pregoilaria eta hau bozkatzeko azken eguna gaur, ekainak 6, da. Hemen batu dugu hautagaien zerrenda osoa.
Irailaren 12tik 21era ospatuko dira Santakurtzak aurten. Ohikoa denez, pregoilariak paper berezia izango du Galdakaoko jaietan eta aurten ere herritarrek aukeratuko dute.
Herritarrek proposamenak egin ostean, bozkatzeko epea zabaldu zen eta gaur, ekainak 6, da azken eguna. Guztira zortzi hautagaien artean aukeratuko dute Galdakaon erroldatuta dauden eta 16 urtetik gora dituzten auzokideek.
Hauek dira aukeratu daitezkeen hautagaiak:
- Ibon Lopez de Letona, Surne Bilbao Basketeko entrenatzaile laguntzailea eta FIBA Europa Kopako irabazlea
- Maria Casillas Chueca, Espainiako eta Europako hainbat errekor hautsi dituen igerilaria
- Galdakao Txirrindulari Elkartearen Gela
- Guzur Aretxa
- Andra Mari Eusko Dantzari Taldea
- Adiskide Pilota Elkartea
- Torrezabaleko liburuzainak
- El Chico Diva, drag queen ikuskizunak eskaintzen dituen artista
Hautaketan ohiko partaidetza plataformaren bidez parte hartu ahal izango da eta pertsona bakoitzeko boto bat onartuko da. Plataforma digitalaz gain, hurrengo tokietan ere eman daiteke botoa, horretarako jarri diren orriak kutxatiletan sartuz:
- Torrezabal Kultur Etxea
- Udaletxea
- Aperribaiko liburutegia