Gaur da Santakurtzetako kuadrilla txapelketan izena emateko azken eguna

Aurten ere kuadrilla txapelketa antolatuko dute Santakurtzetan eta gaur, irailak 10, da lehiaketan izena emateko azken eguna. Webgune bitartez edo Torrezabal Kultur Etxean egin daiteke.

Irailaren 12tik 21era ospatuko dira aurtengo Santakurtzak eta kuadrilla txapelketa izango da beste urte batez ekintza nagusienetako bat.

Gaur, irailak 10, da lehiaketan izena emateko azken eguna eta webgune bitartez edo Torrezabal Kultur Etxean egin daiteke, 08:30etik 14:30era.

Galdakaoko kuadrilla txapelketak hiru modalitate izango ditu aurten, eta talde bakoitzak bakarrean eman dezake izena, BINKEk jaso zuen moduan.