Ertzaintzak 19 urteko gazte bat atxilotu du Galdakaon, 24 urteko emakume bat bortxatzea leporatuta. Gertaerak abuztuaren 30ean jazo ziren eta atxilotua epailaren esku jarri du Ertzaintzak.
Galdakaon 19 urteko gazte bat atxilotu zuen Ertzaintzak duela egun batzuk, 24 urteko emakume bat bortxatzea leporatuta, El Correo egunkariak argitaratutakoaren arabera.
Abuztuaren 30ean biktima eta ustezko erasotzailea Bilbon elkartu ziren eta ostean Galdakaoko Urreta auzora joan ziren, gaztearen etxebizitzara.
Handik emakumeak lagun bat deitu zuen eta honi gazteak bortxatu zuela azaldu zion. Ostean, larrialdi zerbitzuetara deitu zuen eta Udaltzaingoa, Ertzaintza eta anbulantzia bertaratu ziren. Jarraian, emakumea ospitalera joan ostean, salaketa jarri zuen.
Emakumeak egindako deskribapen fisikoari esker Ertzaintzak gaztea identifikatu zuen eta Urretako Oizmendi kaleko etxebizitza batean atxilotu zuten ordu batzuk geroago. Izapideak ireki dituzte eta atxilotua epailearen esku utzi dute.