Gizon bat espetxeratu dute, Galdakaon lau urtez adingabe bati sexu abusuak egiteagatik

Argazkia: Freepik.

Galdakaon lau urtez bere lehengusu adingabeari sexu abusuak egiteagatik gizon bat espetxeratu dute. Erasoak 2016tik 2020ra gertatu ziren, umeak 8 eta 12 urte artean zituenean.

Gizon bat espetxeratu dute Basaurin, bere lehengusu adingabeari lau urtez sexu abusuak egiteagatik, El Correo egunkariak ezagutzera eman duenez.

Erasoak 2016tik 2020era gertatu ziren, haurrak 8 eta 12 urte artean zituenean. Gaur egun 50 urte dituen gizona biktimarekiko hurbiltasunaz baliatu zen abusuak gauzatzeko eta sei urteko kartzela-zigorra jaso du delitu honengatik: sexu-abusu jarraitua, adingabeari gailenduta.

Gertaerak biktimaren amak aurkitutako gutun batzuen bitartez azaleratu ziren. El Correok azaldu duenez, amak bere mutilagunaren gutunak ote ziren galdetu zion eta umeak aldiz, bere lehengusuarenak zirela erantzun. Hortik aurrera, sufritutako guztia aitortu zion haurrak amari.

Biktimaren gurasoek ordu asko ematen zituzten lanean eta horregatik batzutan izekoarekin geratzen zen —kartzelatuaren ama—, Galdakaoko portal berean bizi zena.

Kartzelatuak egoera horiek aprobetxatu eta umearekin denbora asko igarotzen hasi zen. «Ezkonduko zirela eta seme-alabak izango zituztela esaten zion. Zortzi urteko neskato bati!», azaldu dio amak El Correori.

Lehen sententziak adierazi zuenez, «musuak ahoan eman ohi zizkion eta ipurdia ukitzen zion». Halaber, «zakila galtzen gainetik ukitzeko eskatzen zion eta bideo pornografikoak erakusten zizkion».

Epaiketan zehar kartzelatuak adierazi zuen keinu horiek «ez zutela konnotazio sexualik».