
Gotzon Barandiaranek audioliburu gisa argitaratu du ‘Galbahea’ poema liburua
TESTUA: Irati Alonso García
ARGAZKIA: Gorka Rubio/Foku
Gotzon Barandiaranek ‘Galbahea’ poema liburua kaleratu zuen iazko maiatzean, Susa Literatura argitaletxearekin. Orain audioliburu gisa argitaratu du, Poesiaren Nazioarteko Egunaren aitzakian.
Kulturgintzan aritzen den Gotzon Barandiaran hainbat proiektutan murgilduta dago eta iazko maiatzean bere hirugarren poema liburua kaleratu zuen, ‘Galbahea’ izenekoa. Orain, Poesiaren Nazioarteko Egunaren aitzakian, audioliburu gisa argitaratu du.
BINKEko kolaboratzaileak eta Galdakaori oso lotuta dagoen artistak orduan azaldu zuenez, maitasuna da liburuaren ardatza: «Liburuan kantagai ditudan guztiak maitasunetik galbahetu ditut. Alegia, maitasunaren hariak lotzen ditu guztiak».
Audioliburua entzugai dago Berriaren webgunean eta baita Armiarmaren atarian ere.