Guturribai industrialdea eta Bekea auzoa bidegorriarekin lotuko dituzte

Argazkia: Bizkaiko Foru Aldundia.

Bizkaiko Foru Aldundiak behin-behinean onetsi du Galdakaoko Guturribai industrialdearen eta Bekea auzoaren artean bidegorria eraikitzeko proiektua. Bidegorria 0,8 kilometroko luzera duen azpiegitura berria da.

Bizkaiko Bizikleta Bideen 2023-2035 aldiko Lurralde Plan Sektorialaren proiektuarekin jarraitzen du Bizkaiko Foru Aldundiak. Horren baitan, Galdakaoko Guturribai industrialdearen eta Bekea auzoaren artean bidegorria eraikitzeko proiektua behin behinean onetsi du Aldundiak.

Bidegorria 0,8 kilometroko luzera duen azpiegitura berria da, eta txirrindularien eta oinezkoen joan-etorrietarako erabiliko da.  Proiektuaren oinarrizko aurrekontua 3.175.758,72 eurokoa da, eta gauzatze-epea, berriz, hamabi hilabetekoa.

Bizkaiko Aldizkari Ofizialean argitaratu eta hurrengo egunean, jendaurrean jartzeko 30 egun balioduneko epea hasiko da, Bizkaiko Bizikleta Bideen Foru Arauari jarraikiz.

Guztira 42,7 km-ko luzera izango du 1. lineak, eta 139,37 km-ko bigarren mailako sare batean oinarritzen da, Nerbioi–Ibaizabal–Arratia–Durangaldea bizikleta-eremuan, hain zuzen ere.

Bidegorriaren diseinuak bi plataforma bereizi ditu: lau metrokoa txirrindularientzat eta bi metrokoa oinezkoentzat. 30 kilometro orduko inguruko bizikleta-abiadura ahalbidetuko du, eta horrek «joan-etorri eroso eta seguruak bermatuko ditu, bai eguneroko erabilerarako, bai aisialdirako», Aldundiak adierazi duenez.

Gainera, proiektuak urte osoan kalitate- eta iraunkortasun-estandar altuekin funtzionatzeko diseinatutako eguzki-luminaria hibrido orientagarriak ditu, integratutako xafla eta bateriarekin.

Era berean, AP-8 autobidearen paraleloan doan zatian gutxienez bi metroko altuera izango duen pantailatze-sistema aurreikusten da, helburu bikoitzarekin. Batetik, txirrindularien eta oinezkoen trafiko-zaratarekiko esposizioa murriztea eta ibilbide berria paisaian hobeto integratzea. Bestetik, bide-azpiegitura handi baten paraleloan doan zirkulazioaren ikusizko eragina murriztuko du.

Guturribai-Bekea tarte berria A-8 eta N-634 errepideen trazatuari jarraikiz diseinatu da, eta Galdakaoko jarduera- eta bizitegi-zentro nagusietatik oso gertu dauden espazioak zeharkatuko ditu.

Horrela, «udalerrien arteko distantzia labur eta ertaineko ibilbideetarako motordun joan-etorrien ordezko ibilbidea eratuko da, kirol-aisialdirako azpiegitura gisa ez ezik, edozein motatako eguneroko joan-etorrietarako benetako aukera gisa ere pentsatua».

situs togel

situs toto