
Haurrentzako ur puzgarriak jarriko dituzte bihar Elexaldeko igerilekuetan
TESTUA: Irati Alonso García
ARGAZKIA: BStock
Bihar, uztailak 10, haurrentzako ur puzgarriak jarriko dituzte Elexaldeko igerilekuetan. Arratsaldean izango dute umeek puzgarriekin gozatzeko aukera, 16:00etatik 19:00etara.
Egun hauetako tenperaturei aurre egiteko, igerilekuetan gozatzeko aukera dute galdakoztarrek. Batez ere txikienek, izan ere, haurrentzako ur puzgarriak antolatuko ditu bihar, uztailak 10, Galdakaoko Udalak Elexaldeko igerilekuetan.
Arratsaldean izango da Elexalden puzgarriekin gozatzeko aukera, 16:00etatik 19:00etara eta parte hartzeko derrigorrezkoa da lau urte baino gehiago izatea. Zortzi urtetik beherakoek pertsona heldu batekin egon beharko dute igerilekuan.
Jarduera bihar aurreikusita dagoen arren, eguraldi txarra egiten badu data atzeratu daiteke —Udalaren komunikazio kanalen bidez jakinaraziko litzateke— eta doakoa izango da udal igerilekuetako erabiltzaileentzat.
