Haurrentzako ur puzgarriak jarriko dituzte Urreta kiroldegian

Argazkia: El Comercio.

Haurrentzako ur puzgarriak jarriko dituzte Urreta kiroldegiko igerilekuan abenduaren 26an. Kiroldegiko abonatuentzat ekintza doakoa izango da baina aurrez izena ematea beharrezkoa da.

Egitarau zabala antolatu dute Galdakaoko Udalak eta herriko eragileek Gabonetarako eta horren baitan haurrentzako puzgarriak jarriko dituzte Urreta kiroldegian aurten ere.

Bi txandatan jarriko dituzte — 10:45etik 12:00etara eta 12:15etik 13:30era— eta lau urtetik gorako umeei zuzendutako ekintza da.

12 urtetik beherakoak heldu batekin joan beharko dira eta 8 urtetik beherakoak aldiz, heldu batekin egon beharko dira uretan. Bakoitzak 5 ume gehienez eduki ahal izango ditu bere kargu.

Kiroldegiko abonatuentzat doakoa izango da ekintza, baina izena eman beharko dute, aurrez, Urretako kiroldegian bertan. Abonatuak ez direnek ere izena eman behar dute aurrez, eta ondoren sarrera erosi. Izen emateak bihar hasiko dira, abenduaren 18a, osteguna.

Haurrentzako ekintza hori egin ahal izateko, igerileku handia itxita egongo da egun horretan, 9:00etatik 15:30era.


situs togel

situs toto