Hutsik dauden lokalak etxebizitza bihurtzea erraztuko du Galdakaok

Argazkia: Google Maps.

Etxebizitza premiari erantzuteko planaren baitan, hutsik dauden lokalak etxebizitza bihurtzeko neurriak garatzea proposatu zuen Galdakaoko Udal Gobernuak. Horretarako ordenantza malgutzea adostu zuen atzo Galdakaoko udalbatzak, urtarrileko osoko bilkuran.

Galdakoztarrek bizitza proiektua herrian bertan egin ahal izatea nahi du Udalak eta horretarako plana aurkeztu zuen iaz.

Plan horren baitan, besteak beste, hutsik dauden lokalak etxebizitza bihurtzeko neurriak garatzea proposatu zuen Udal Gobernuak, BINKEk jaso zuen moduan.

Neurri horren inguruan eztabaidatu zuen hain zuzen atzo Galdakaoko udalbatzak, eta hutsik dauden lokalak etxebizitza bihurtzeko araudia zehazten duen ordenantza egokitzea onartu zuten alderdiek, aho batez.

Udalak azaldu duenez, neurriak hiru helburu ditu: etxebizitza duin eta eskuragarriak sortzea, auzoak biziberritzea eta lokal hutsen degradazioa murriztea, eta espekulazio turistikoa baztertzea. Hain zuzen, lokal horiek etxebizitza turistikora bideratzea galarazten du neurriak.

Era berean, «espekulazioa saihesteko helburuz», aldaketaren onuradun izango dira 2026ko urtarrilaren 1a baino lehen dagoeneko itxita zeuden lokalak.

Araudiaren eraginez bertoko dendak ixtea saihestea da muga horren xedea. Era berean, herriko komertzio guneak babestu egingo dira eta eremu horietako lokalak ezingo dira etxebizitza bihurtu.

Neurri horretaz gain, beste gai batzuk eztabaidatu zituen Galdakaoko udalbatzak. Besteak beste, Udaleko lanpostuen zerrenda egokitzea; herriko kaleak, hiri altzariak eta eskolak mantentzeko eta konpontzeko Berehalako Ekintza Brigadaren kontratua luzatzea; eta lorezaintza kontratua esleitzeko prozesuari ekitea adostu zuen.

Halaber, Galdakao Altsasurekin senidetzea onartu zuen udalbatzak. Andra Mari Dantza Taldeak Altsasuko inauteriak berreskuratzeko egindako lana oinarri hartuz, bihar senidetuko dira herri biak, Torrezabalen antolatuko den ekitaldi berezian.

situs togel

situs toto