Ibilaldia Getxotik, hitzaldia eta memoria tailerra, Galdakaoko adinekoentzat

Galdakaoko Udalak herriko adinekoentzat zuzendutako lau ekintza antolatu ditu hilabete honetarako. Zehazki, ibilaldia Getxotik, irteera kulturala, hitzaldia, eta memoria tailerra eskainiko ditu.

Aurreko hilabeteetan bezala, Galdakaoko Udaleko Gizarte Ekintzako Adinekoen Dinamizazio Zerbitzuak hainbat ekintza antolatu ditu urrian zehar egiteko.

Hauek dira urrirako programatutako jarduerak:

  • Urriak 9, eguena: ‘Zentzuz eta duintasunez bizi, azken hasperenera arte’ hitzaldia, Torrezabal Kultur Etxean
  • Urriak 21, martitzena: Bisita kulturala Bilboko hilerrira
  • Urriaren 22tik aurrera: Memoria tailerra: hiru taldetan egingo da. 1. taldea Danok Aurrera zentroan hasiko da, urriaren 22an, 10:00etatik 11:30etara. 2. eta 3. taldeak urriaren 24tik aurrera izango dira, 10:00etatik 11:30era eta 12:00etatik 13:30era, hurrenez hurren.
  • Urriak 30, eguena: Gobela, Negurigane eta Algorta arteko ibilbidea

Horiez gain, adineko pertsonen beharrei erantzuten die zerbitzuak. Aisialdirako jarduerak proposatzen ditu, IMSERSOko bidaien inguruko informazioa eta jubilatu eta pentsiodunentzako informazioa eskaintzen du (Terma programan, garraioetan deskontuak…) eta orotariko kontsultak eta aholkularitza ematen ditu.

Proposatutako jarduera guztietan, izena emateko lehen egunean, arreta ordutegia 08:00etatik 13:30era izango da; gainerako egunetan, Adinekoen Dinamizatzeko Zerbitzuaren bulego ordutegia 10:00etatik 13:30era izango da astelehenetik barikura, eta eguenetan 16:00etatik 18:00etara. Pertsona bakoitzeko gehienez bi inskripzio onartuko dira jarduera guztietan.