
Ibilaldiko abestiaren dantza ikasteko tutoriala argitaratu du Taupadak dantza eskolak
TESTUA: Irati Alonso García
ARGAZKIA: Taupadak dantza eskola
Domekan Ibilaldia antolatuko du Eguzkibegi Ikastolak eta Taupadak dantza eskola izan da aurtengo abestiaren koreografia egiteko arduraduna. Herritarrek dantza ikasteko asmoz, bideo tutoriala argitaratu du eskolak bere sozialetan.
Domekan Galdakaon antolatuko den Ibilaldirako motorrak berotzen ari dira herritarrak duela hainbat astetatik. Jai giroan ospatuko da Bizkaiko Ikastolen Jaia eta aurtengo abestia izango da girotzeko entzungo den kantetako bat.
Aurtengo edizioa doinuz janzteko ardura Oxabi taldeari eskaini dio Ibilaldiak eta abestiaren letra, ordea, ez du talde berak egin, horretarako propio batu zen Eguzkibegiko ikasle talde batek baizik.
Abestiaren koreografia egiteko ardura ordea, Taupadak dantza eskola galdakoztarrak izan du eta herritarrek dantza aurretik ikasteko asmoz, bideo tutorial bat argitaratu du eskolak bere sare sozialetan.
«Guztiok batera dantza dezagun, prestatu dugu tutorial hau! Animo eta dantzatzera!», adierazi dute eskolatik.