Igor Anton, Ramontxu Gonzalez eta Iñaki Astigarraga omenduko dituzte Itzuliaren Galdakaoko etapan

Argazkia: Galdakaoko Udala.

Bihar, apirilak 9, Galdakaon hasi eta amaituko da Itzuliaren laugarren etapa. Ekimen aprobetxatuta, Igor Anton, Ramontxu Gonzalez eta Iñaki Astigarraga herriko txirrindulariak omenduko dituzte etapa hasi baino lehen.

Euskal Herriko txirrindularitza lasterketa ezagunenak, Itzuliak, Galdakaon izango ditu hasiera eta amaiera biharko etapan. Guztira 167 kilometro izango ditu ibilbideak, eta proba 13:20ak inguruan abiatuko da ofizialki N-634 errepidetik, Plazakoetxe eta Iberluze biribilguneen artean izango den irteeratik.

Ostean, birritan igaroko dira txirrindulariak Elorritxuetatik eta Galdakaoko erdigunetik ere pasako dira, BINKEk jaso zuen moduan.

Etaparen aurretik ordea, motorrak berotuko dituzte galdakoztarrek ekitaldi bereziarekin. 11:45ean izango da Kurtzeko plazan, eta Igor AntonRamontxu Gonzalez Arrieta eta Iñaki Astigarragari herriko txirrindulari ospetsuei omenaldia egingo zaie.

situs togel

situs toto