
Ihes-joko ibiltaria antolatuko dute domekan Galdakaon, Ibilaldiaren harira
TESTUA: Irati Alonso García
ARGAZKIA: Eguzkibegi Ikastola
Domekan Ibilaldia antolatuko du Eguzkibegi Ikastolak eta egitarau zabalaz gozatzeko aukera izango dute bertaratzen diren lagunek. AEK-k esaterako, Elexaldeko DBH 3. eta 4. mailako ikasleekin batera, 12 urtetik beherako haurrentzat zuzendutako ihes-joko ibiltaria antolatu du.
Jai giroa izango da nagusi asteburu honetan Galdakaon, Ibilaldiarekin. Eguzkibegi Ikastolak antolatuko du aurtengo Bizkaiko Ikastolen Jaia eta adin guztiei zuzendutako egitarau zabala prestatu dute horretako, BINKEk jaso zuen moduan.
AEK-ko Euslider adarrak ere ekintza berezi bat antolatu du egun horretarako, Elexaldeko DBHko 3. eta 4. mailako ikasleekin batera. Zehazki, familia ihes-joko ibiltaria prestatu dute 12 urtetik beherako haurrentzat. Sei pista egongo dira Ibilaldiaren hiru guneetan zehar eta irabazleek sariak jasoko dituzte.
Ibilbide osoan zehar jolasteko aukera izango dute parte-hartzaileek eta 11:00etatik 13:00etara hasi ahal izango dira Kurtzeko plazatik. Amaitu aldiz, 18:00ak baino lehen.