Imanol Pradales Lehendakariak Coca-Colaren Galdakaoko lantegia bisitatu zuen
TESTUA: Irati Alonso García
ARGAZKIA: Eusko Jaurlaritza
Coca-Colaren Galdakaoko lantegian izan zen atzo Imanol Pradales. Lehendakariak Coca-Cola bezalako proiektuak «erakartzearen eta errotzearen» garrantzia azpimarratu zuen bisitan.
Imanol Pradales lehendakariak Coca-Colaren Galdakaoko lantegia bisitatu zuen atzo, urtarrilak 22. Bisitaldian, Lehendakariak 1956an instalazio horietan hasi zen enpresaren jarduera ezagutzeko aukera izan zuen.
Libano familiak orduan proiektu hau martxan jartzeko egin zuen apustua gogoratu ostean, garai hartan «gaseosa beltz bat oso produktu apurtzailea» zela azaldu zuen Lehendakariak, denborak arrazoia eman diela azpimarratuz.
Bestalde, Euskadira «balio erantsi handiko inbertsioak iristeko herrialde erakargarria izatearen» garrantzia azpimarratu zuen, eta Coca-Cola nazioarteko izen handiko enpresa bat «hemen hazi eta aurrera egin badu, hori egiteko baldintza egokiak aurkitu dituelako» izan dela adierazi zuen.
Azkenik, Pradalesek azaldu zuen «lehiakortasunean eta ongizatean hazten jarraitzeko eta Euskadi berria eraikitzeko» hiru gako daudela: «epe luzerako apustua egitea, proiektuak erakartzeko eta errotzeko baldintzak sortzea eta eraldaketa digital, berde eta demografikorako aukerak aprobetxatzea».
Lehendakariarekin batera bisitaldian parte hartu zuten Mikel Jauregi Industria, Trantsizio Energetiko eta Jasangarritasuneko sailburuak, Ana Callol Coca-Cola Europacific Partners Iberiako zuzendari nagusiak, Ana Esquius Iberiako Customer Service & Supply Chain enpresako presidenteordeak, Ferran Gall VP Commercial Spaineko ordezkariak, Aitor Arteaga VP Sales Spaineko ordezkariak, Gabriel Herrera Operación Área Norte enpresako zuzendariak, Jaime Cardenal Planta Bilbaoko zuzendariak eta Ane Epalza Area Norte de Public Affairs, Communications and Sustainability elkarteko kideak.