«Irailean eskolara», Manu Etxebarria

Argazkia: BINKE

Manu Etxebarria Ayesta
BINKE / 2025eko iraila

Irailean kurtso barria hasten da maila guztietako ikastetxeetan eta ikasle, irakasle eta gurasoak behar dana antolatzen saiatuko dira hezkuntzaren bidean. Hezkuntzak etxetik hasi behar dau eta ikastetxean osatu heziketa orokorra bitarteko. Aldi bateko hezkuntzatik gaurkora aldaketa handiak egon dira eta euretatik bat jorratuko dogu. Zein? Eta hizkuntzarena euskaldun herrietan. Hirugarren belaunaldiko askok sufrimentu fisiko eta psikiko ugari jasan behar izan dogu euskera bakarrik jakin eta iralasleak gazteleraz bakarrik irakasten euskulako, eta gainera zigortu euskera egiteagaitik. Zigorra itxaron arren, guk lagun artean euskera egiten genduan besterik ez genkialako. Gaur egun, zorionez, gauzak aldatu egin dira eta hor dira, besteak beste, irakasleak euskaldunak, testu-liburuak euskeraz, hiztegiak euskera hutsean zein elebidunean, ikus-entzunezko medio moderno ugari euskeraz, eta abar luze bat. Gaur egun Euskal Autonomia Erkidego guztian irakasten da euskera eta euskeraz ereduen arabera. Baina ikasleen artean zenbateraino erabiltzen da euskera? Euskeraren bizibiderako hiru zutabe behar dira: etxea, eskola eta herria.  Euskaldun izan eta euskeraz  bizi!