Bere laugarren liburua argitaratuko du laster Irati Bediaga idazle eta BINKEko kolaboratzaile galdakoztarrak. ‘Rara’ izena izango du baina, zer da liburuaren inguruan aurreratu dezakeguna?
Irakasle da lanbidez Irati Bediaga galdakoztarra baina idazle lanetan ere jarduten du. Aurretik ‘Beldarren hegaldia’, ‘Etxetik ospa’ eta ‘Kaleko artista’ liburuak argitaratu ditu eta laster kaleratuko du bere laugarren lana.
‘Rara’ izena izango du liburuak eta Elkar argitaletxearen argitaratuko du, idazleak BINKEri azaldu dionez.
«Nik ere erakuslehioetako normaltasuna erosi nahi nuen. Nik ere armairuan berezkoak ditudan arrotasunak gorde nituen. Nik ere naizena itzali eta ez naizena hauspotu nuen. Ni ere behin armairutik rara irteten ausartu nintzen. Eta nolako askatasuna, nolako lasaitua. Ni ere ordutik ‘inposatutako’ erakusleiho alineatu prefabrikatuen aurka matxinatzen naiz», dio laburpenak.