Herritarren iritziak 

«Plastikozkoak ote gara?», Estibaliz Apellaniz

2021-01-21
LurretikEstibaliz Apellaniz IngunzaBINKE / 2021eko urtarrila Plastikozkoak ote gara? Gaur, zalantzarik gabe, munduko kezkarik handiena Covid-19a mendean hartzea da. Behin hori lortuta, pandemia honek eragindako krisi ekonomikoa gainditzea izango da eupadarik larriena. Baina hil ala biziko arazo horrek, ezerezean zokoratuta utzi du ingurumenaren ardura latza, eta ez luke horrela izan beharko. Munduko koarentenaren ondorioz, plastikozko gaien ekoizpena eta kontsumoa asko handitu da; batez ere, erabilera bakarreko plastiko-gaiena. Gorakada hori sail guztietan eman da. Gehien-gehien, ospitaleetan: eskularruak, mantal iragazgaitzak, betaurrekoak, aurpegia babesteko biserak, etab. Ekonomia eta industria sailean ere plastikozko gai berri asko ezarri dira: eskularru eta musukoez gain, bezero eta

«Txertoa, arinegi?», Beñat Argoitia

2021-01-21
IritziaBeñat Argoitia BasalduaBINKE / 2021eko urtarrila Txertoa, arinegi? Noiz lortuko dugu gure betiko normalitatea? Galdera borobila, Beñat. Badirudi, herritarren %60-70ak txertoa hartzen dutenean izango dela. Europa mailan, epeak egoki joanez gero, eta logistika arazoak ez badaude, taldeko immunitatea uda edo uda bukaerarako lor dezakegula uste da. Baina, txertoek eragina izaten duten bitartean, neurriak egoki betetzea funtsezkoa dela azpimarratu nahiko nuke; hau da, musukoa egoki jartzea —sudurra eta ahoa barne—, bi metroko distantzia interpertsonala mantentzea, jende-pilaketak ekiditea, gune itxiak ondo aireztatzea eta eskuak maiz garbitzea. Baina, oraindik, ez da urte bat igaro pandemia Euskal Herrira iritsi zenetik, eta herrialdeek eta agentzia

«Urtarrila, hotzak hila»

2021-01-21
Manu Etxebarria AyestaBINKE / 2021eko urtarrila Urtarrila, hotzak hila» dinosku herri esaera zahar batek, eta halan da izan be. Urteko lehenengo hil hau izen ugariz adierazten dogu: urtarril, urtail, ilbeltz, izotzil, etab. Izan be, hil honetan hotz handia egiten dau eta horren ezaugarri, leiak edo izotzak ur geldiko otsin edo putzuen urazalak kristal edo horma bihurtzea. Urazal izoztuari «kristal» edo «horma» deritxagu. Latineko «forma»-tik dator gure «horma». Hau da, ur likidoa horma bihurtzea. Gerora, uretik harrizkora-eta be eroan dogu berba hori mendebaldean. Era bitako leiak daukaguz: lei zuria eta lei baltza. Lei zuria ikusi egiten dogu egunsentian. Lei baltza ostera,

«Zaborra mendian», Miren De Regil

2020-12-28
IritziaMiren De Regil GilBINKE / 2020ko abendua Zaborra mendian Mendietan aurkitu dut inork eman ezin didan besarkadaren babesa. Naturak zabaldu dizkit bere barrenak, sustraietatik ihes egin ahal izateko. Naturak, besoak zabaltzen ditu edonoren aurrean baina gizakiaren berekoi izaerak adar diren beso horiek moztu egiten ditu. Asko poztu nintzen deskonfinamenduan kirolak hartu zuen indarraz. Mendiak beteak zeuden, herriko inguruak aztertzera ausartu ziren herritarrak bide zoragarriekin aurkitu ziren. Kirolak natura maitatzera eramaten zaitu, edo alderantziz agian, naturak kirola maitatzera eramaten zaitu. Ordea, nire pozak haserre bilakatu ziren. Gure basoek eskaintzen zigutena guk geuk zapuzten genuen, musukoak sasiartean, mukizapiz betetako bideak eta edonolako

«Hitzen pisua», Yayone Altuna

2020-12-23
MerakiYayone Altuna CharterinaBINKE / 2020ko abendua Hitzen pisua Zenbatetan entzun, ikusi edo irakurri dugu gustuko ez dugun zerbait? Iraingarria iruditzen zaigun adierazpen bat? Gero eta gehiago dira sare sozialen bidez, haien «iritzia» emateko aprobetxatzen duten pertsonak; askok gainera, gaizki ezagutzen den adierazpen eskubidearen babespean jarduten dutela uste dute, berau mugagabea balitz bezala; globalizazioari eta «biralen» gizarteari esker, klik baten kolpera dugu, mezu bat milaka pertsonarengana iristea. Tamalez, azken garaiotan —historiako beste krisi momentu askotan legez—, areagotu egin dira diskurtso intoleranteak dituzten gizarte-taldeak edo alderdi politikoak, bizikidetza eta errespetu-balioak zalantzan jartzen dituztenak, eta nabarmenago geratu da «gorroto-diskurtsoa» delakoaren arriskua. Adierazpen askatasunak

«Ideologia ari du», Julen Gabiria

2020-12-23
Urandreak lezJulen Gabiria LaraBINKE / 2020ko abendua Ideologia ari du Denak segitzen du izaten politika. Berdin dio testuinguruak: segitzen du denak politika izaten. Eta badakit honezkero ikasia izan beharko nukeela lezioa, baina zeharo izorratzen nau, zeharo eta egunero, komunikabide publikoak izateak etengabe dabiltzanak politika egiten, ezarian, euri-langarra bezala, gehiegi bustiko ez zaituen baina hezurretaraino sartuko zaizun zirimiritxo baten moduan: ideologia ari du; publikotik, baina ideologia. Ez da ezer berria, betiko doinua da hau, ez nabil kontinente berririk deskubritzen. Baina beti egiten zait deigarria, esate baterako covidaro betean gauden honetan, jendearen ardura bakarra osasuna denean, gure komunikabide publikoek ideologiaren zaparrada langartzen

«Bakuna zein txerto»

2020-12-23
Manu Etxebarria AyestaBINKE / 2020ko abendua Baten batek pentsatu leike, bakuna berbea, gazteleratik hartu dogula euskerazko, txerto, eukita. Ba, ez, berba biak daukie euren arrazoia. Aiko. Bakuna, dala-eta, Edward Jenner, Ingalaterrako herri-medikua zan eta XVIII. mendearen azkenerantz, mediku lanetan ebilela, konturatu egin zan sakutadun behiak erasten ebilzan andrak kutsatu egiten zirala, baina immune edo babestuta geratzen zirala pertsonen sakutaren kutsaduratik. Geroagora Louis Pasteur zientzialari ospetsuak, latineko «vacca»-ren eratorritik hartuta, bakuna, izena jarri eutsan. Gure inguruan, bakuna, izena zabal ibili da, harik eta, txerto, nagusitu arte. Txerto berbea, latineko «inserto» aditzetik dator, «insertar», gazteleraz eta, txertatu, euskeraz eta, txerto, bere sustantiboa.

«Birusetik harago, hezkuntzan kateak», Irati Bediaga

2020-11-18
NeuretikIrati Bediaga RementeriaBINKE / 2020ko azaroa Birusetik harago, hezkuntzan kateak Koronabirusaren beldurra dela eta, hezkuntzan inoiz baino arau gehiago agertzen ari dira. Baina kontziente garen heinean hauek gainditzeko baliabideak ere bilatzen ditugu. Zer gertatzen da ordea urteetan zehar inkontzienteki edo itsututa agian eskoletan sortu ditugun arrakalekin? Arrakalak psikomotrizitatea, norbera bere gorputzaren eta mugimenduen ezagutzan, haur hezkuntzara mugatzen dugunean. Sei urterekin nagusiegiak gara antza gorputz atalak sentitzeko eta sentitu gabe, hauek ikasten hasten gara.  Arrakalak, Gorputz Hezkuntzari, «gimnasia» deitzen diogunean eta astean bi ordutara mugatzen dugunean. Onenean eta oraindik ume bagara bi ordu jolasten —eta jolasarekin ikasten—. Txarrenean, nerabezarora heldu garenez,

«Eguzki-izpi bat, mesedez», Jose Inazio Basterretxea

2020-11-18
ErretratuakJose Inazio Basterretxea PoloBINKE / 2020ko azaroa Eguzki-izpi bat, mesedez Zeure burua ere ikusiko zenduan inoiz honetan: tapaki bat jaso, eta haren azpian zedozer gordetzen. Inoiz, jolas hutsagatik egin dogu hori. Inoiz, beste batek horretara estututa, eta gaiztakeria eskasa izan da gerizpetara sartzea agirian beharko leukena. Zaharrak, gure etxeko zaharrak, ostonduta dagoz ilunpetan, alfonbra azpietan… eta ez eurek berenberegi erabagita. Aspalditxoan, normal-normal ikusi eitekeazan edadez aurrera joandakoak han-hemen, tirriki-tarraka, edo gurpil-gurditxoan. Hurrean zaintzaile profesionala, edo etxekoa, edo laguna. Baina, gaur… Latza da 2020. urtea egoitzetan. Ondo asko azaleratu ditu izurriteak gure erkidegoaren hainbat kontraesan: ezbaian jarri da gizarte-ongizatearen ituna, eta

«Orain, Bide(a)n?», Ane Agirre

2020-11-18
IritziaAne Agirre CrespoBINKE / 2020ko azaroa Orain, Bide(a)n? Askok, luzeegia egin den legegintzaldi honen ondoren, lasai arnastu dezakete. Alderdi demokratak irabazi du, bai, baina edozein aukera litzateke Trump-en Amerika baino hobea. Hala ere, alderdi demokratak irabazteak ez du automatikoki herriaren eskubideen eta nahien aldeko panazearik lortuko. Izan ere, alderdiak berak badu bere banaketa propioa. Batetik, alderdi aurrerakoia, ideal sozialistek bultzatuta. Bestetik, alderdi korporatibista; azkenengo honek babesten ditu Biden eta sozial-demokraziaren estalkia, alegia. Alderdi-bitasunak automatikoki ezker-eskuin dikotomiara eramaten gaituen arren, herrialde bakoitzak bere testuingurua dauka, eta tamalez, AEBetako errealitateak ez dauka «benetako» sozialismorako lekurik. Kakotxen artean idazten dut «benetako», gizartean ere

«Hitano»

2020-11-18
Manu Etxebarria AyestaBINKE / 2020ko azaroa Euskeraz hiru aditz tratamentu daukaguz: hitano, zuka eta berorika. Goazen hitanora: hi+to+no > hitano. Hi, bigarren pertsona, to/toka, maskulinoa eta no/noka, femeninoa. Erabilera: toka, gizonezkoak gizonezkoagaz eta andrazkoak gizonezkoagaz, eta, noka, gizonezkoak andrazkoagaz eta andrazkoak andrazkoagaz. Hitanoa, altxor bat dogu baina zoritxarrez galtzen dabil, batez be, noka. Arrazoietariko bat, errespetuarena. Euskerazko, hi, gazteleraz, «tu», litzateke eta euskerazko, zu, gazteleraz, «vos». Gure, berori, gazteleraz, «usted». Jakina, gure hitanoa eta gaztelerazko, tuteoa, lagun arteko erregistrotzat euki dira eta nagusiagoei-eta egitea errespeto faltatzat. Horrexegaitik baztertu da. Baina, hitanoa, aditz erregistro zaharrena izateaz gain, sano inportantea da. Aikor,

«Covid-a, Galdakaoko gazteriaren hankartean», gazte talde baten iritzia

2020-10-29
IritziaGazte galdakoztar talde batBINKE / 2020ko urria Covid-a, Galdakaoko gazteriaren hankartean Hori pentsatu behar izan zuten Ertzaintzako zenbait agentek pasadan irailaren 19ko gauean, herriko hainbat gazte goitik behera arakatu baitzituzten gazte izate hutsagatik eta Galdakaoko kale eta plazetan egoteagatik. Edozein herrialde autoritariotako indar polizialentzat, COVIDaren ondorioz bizi dugun egoera honek amestu zezaketen posizio onenean jarri ditu, eta zoritxarrez batzuoi ez gaitu harritu Ertzaintzako zenbait agentek modu horretan aritu izanak, katxeatzen dituztenen eskubide zibilei inolako kasurik egin gabe. Zenbait kasutan gainera gezurrezko akusazioak eginez hain famatu eta mespretxagarria den mozal legea erabili ahal izateko. Gazte askok ez dute ulertu neurri honetako
1 14 15 16 17 18 30

situs togel

situs toto