Herritarren iritziak 

«Aitita ta amamak seintzain»

2020-01-17
Manu Etxebarria AyestaBINKE / 2020ko urtarrila Lehenago, gure baserrietan normala zan hiru belaunaldi batera bizitea, eta aitita-amamak zaintza lan handia egiten eben sein edo haur txikiakaz arduratzean. Lan eder hori «seintzain» izenagaz ezagutzen dogu Gorbeialdean, hau da: sein+zain > seintzain. Eta etxean bakarrik ez, lehenago neskato eta andra asko, seintzain joaten ziran modudun etxeetara, bai herriko bertakoetara eta bai Bilbokoetara be. Urteak joan urteak etorri, gure herriak uritartu egin jakuz eta baserri askotako jendea pisuetan bizitzera etorri. Jakina, aitita-amama bako pisuetan, beste era batera konpondu behar izaten zan umeen seintzaro edo haurtzaroan. Aspalditxuan, ostera, aitita-amama ugari ikusten da seintzain gaurko

«Besaulkien matxinada», Beñat Armentia

2019-12-20
Beñat Armentia ArriandiagaBINKE / 2019ko abendua Besaulkien matxinada Joan ziren jaiak, eta hauekin batera euripean behingoagatik honi garrantzi handirik eman gabe egindako dantzak. Joan ziren ordu biko loaldia egin eta gero aurpegia begi-zulo erraldoiez josirik egin beharreko sukalde txapelketak. Hain epe laburrean gazteok elkarren artean saretzeak, edota norberaren zilborrari begiratu ez, eta urte osoan inguratzen gaituen indibidualismo basatitik aldentzeak, niri, behintzat, halako poztasun bat piztu izan dit beti. Hala ere, arrosa guztiek badituzte haien arantzak. Jaiak hasi baino astebete lehenago sarean topatu nuen kritika zurrunbiloak haserretu ninduen. Hainbat gazte koadrila antolatzaileen aurka oldartu ziren, antza, «txosnetan jarri ohi den musika

«Made in Germany…», Libe Goitia

2019-12-20
Libe Goitia ArtetxeBINKE / 2019ko abendua Made in Germany… Honenbeste «embutido», «congelado», «empacado al vacío» eta horrenbeste adina enpaketatu eta hainbeste «paquete»… «I love London» eta beste mila antzerako iman eta postal be bai. Beldurtzekoa be ez da, ez arrazoi barik; begira zenbat kanpotar-mundu etxe barruetan sarturik; jan eta lo egitekoagaz eta guzti, intrintsekoa estrintsekoaren bitartez bidetik barna. Baina, zer espero? Gaur egun barruan hotz eta gu ur-epeletako artzainak lez Xalbazioa ur-epeletan topatu bageinke, askoz hobe. Produktu bat bera be natural edo «eko-friendly»-a ez. Dana naturala. Dan-danen ingurumenen zaintza-lanak gureak noski artifizialak, begira plastikoari; bizi-iraupena. Bizitza gaur egun hatz bategaz

«Kanpai-hotsak»

2019-12-20
Manu Etxebarria AyestaBINKE / 2019ko abendua Gizakion alkar komunikatze-bideak ugariak izan dira, badira eta izango dira bizitzan zehar. Gaurkoan kanpai-hotsa izango dogu hizpide. Kanpaiak, Egipto zaharrean eta haragoan be baegozan eta V. menderik hona Eleiza Katolikuak jarri ebazan kanpandorre guztietan euren mezuak adierazteko. Kanpai bidez, eleizarako deiak ez eze, beste era askotako mezuak be bialtzen ziran eta gaur be bialtzen dira herri batzuetan, aikor esaterako: hil-kanpaiak, sute-kanpaiak, meza-kanpaiak, alba eta angelusekoak etab…hau da, zelako kanpai-hotsa halako mezua. Kanpai-hotsak gure mitologian be sartu jakuz. Gizakia beti izan da bildur pertsonai mitologikoen aurrean baina pertsonai horreik gainditzeko bide bi erabili dira herrian:

«Etorkizunerako tresna», Martin Amarika

2019-11-15
Martin Amarika LagoBINKE / 2019ko azaroa Etorkizunerako tresna Kirolaren munduan, gizartean modan ditugun balioak agerian agertzen zaizkigu. Beraien artean, errendimendua. Lehiaketan eta emaitzetan eragiten du honek eta, gezurra badirudi ere, eskola kirolean askotan patroi berberak erabiltzen dira. Ordea, eskola kirolak beste helburu batzuk ditu. Kontuan hartu behar dugu haur batek kirola egiten duenean ikasten ari dela, eta ez bakarrik kirola bera, bere etorkizunean erabiliko dituen zenbait alderdi, balioak, batez ere. Eskola kirolean haur guztiek daukate lekua, eta haur guztiei egokituta egon beharko luke. Helburu horiek bereganatzeko eskola kirolean parte hartzen dugun estamentu guztiok —klubek, gurasoek, begiraleek..— jakin beharko genuke helburu

«Begizkoa»

2019-11-15
Manu Etxebarria AyestaBINKE / 2019ko azaroa Zemendia edo azaroaren lehen eguna Domu Santu da eta bigarrena Arimen Eguna. Arimen inguruan mito eta esaunda ugari sortu dira, mundutik zerurako bidean. Heriotzaren azalpena, mito, historia eta zientziaren esku egon da. Gizakia beti ahalegindu da heriotzaren zergaitia aurkitzen eta zientziak argitu arte, mito edo esaunda etimologikoak sortu izan dauz. Euretariko bat, begizkoarena. Lehenago, haur asko hilten ziran eta jazoera horren errua, baten baten begizkoari botaten jakon. Siniskera hutsa zan, zientziaz kanpokoa. Siniskera hori, Babilonian, Asirian, Sumerian eta Euskal Herrian be izan dogu ia gaur arte. Baina, nortzuk botaten eben begizkoa? Ba, aiko, herrian

«Langabezian zaude», Amaia Carregal

2019-11-03
Amaia Carregal AldanondoBINKE / 2019ko azaroa Langabezian zaude Txikitatik entzun izan dugu gustuko dugun hori ikasteak garrantzi berezia daukala, etorkizunean gure lanbide izango den hura maitatuz gero, zoriontsuagoak izango garela. Ba ahal dugu gazteok, baina, hainbeste entzundako hori burutzeko aukera? Urteak aurrera doaz eta ikasten jarraitzen duzu; Derrigorrezko Bigarren Hezkuntza amaitu duzu, Batxilergoa ere bukatu duzu dagoeneko, baita gustuko duzun gradua ere. Etorkizunaren eraikitze horretan zure denbora ez ezik, ingurukoen dirua ere gastatu duzu. Irakasle agiria esku artean duzu jada. «Ingeleseko eta euskarako agiriak bazenitu zure curriculuma osatzeko, hobe» bezalakoak etengabe entzun dituzu eta baita lortu ere. Zure esku dagoena

«Bizitza tunel barruan», Joana Lasheras

2019-10-18
Joana Lasheras PerezBINKE / 2019ko urria Bizitza tunel barruan Entzun, ikusi eta bizitakoaren ostean hunkituta eta malkoei ezin eutsi atera nintzen bere etxetik. Tristuraz eta inpotentziaz betetako malkoak ziren, zirraraz eta mirespenez beteak ere. Uxoak 27 urte ditu, 9 hilabeteko ume baten ama da, 5 hizkuntza hitz egiteko gai da, eta biolontxeloa eta bateria jotzen badaki. Bidaiatzea gustuko du eta baita postreak egitea ere. Polonian boluntario lanetan ibilitakoa da eta nota bikainekin irakasle titulua atera zuen. Duela gutxi heldu da 300 biztanle besterik ez dituen herri batera bizitzera. Bere bizilagunek ez dute oraindik Uxoa ezagutzen baina laster telebista saio batean

«Bizitza bako munduan», Unai Sertutxa

2019-10-18
Unai Sertutxa IrazolaBINKE / 2019ko urria Bizitza bako munduan Ingurumenaren egoera eta arazo sozialak kezka handiak dira gure gizartean. Gaur egun dugun kontsumo bizitzari «esker» egoera larri eta hein handian bueltaezinean aurkitzen gara: plastikoak nonahi, gurekin bizi diren espezieak desagertzen, baliabide naturalak agortzen, pobrezia areagotzen… Bizitza desagertzen ari da orokorrean. Bizimodu berekoiak ditugu iparraldeko gehienok. Gainontzeko espezieek eta gure artean pobreek jasaten dituzte guk sorturiko kalteak, batez ere, hegoaldeko herrialdeetakoek eta maiz ahaztu egiten ditugu edo errua botatzen diegu. Dena ekonomiaren eta gure bizitzen «mesedetan»! Arrazoi horiengatik eta gehiagorengatik esaten da gure bizimodua ez dela jasangarria, are gehiago, ez dela

«Orbel»

2019-10-18
Manu Etxebarria AyestaBINKE / 2019ko urria Udagoienean, orri-erorkorreko zuhaitzen orriak edo hostoak korolez aldatzen doaz eta zimeldu ahala jausten, orbel mantuz jantziz gure basoak. Orbel hitza, konposatua da: orri+bel. Jatorrira bagoaz, (h)orri hitza da zaharra, gaurko araudian, h-a galduta. Hosto, hitzaren jatorria hauxe: horsto —horri+sto atzizki diminutiboa— eta hortik, hosto. Bigarren hitza, bel, erro zaharrak ilun kolorea adierazten deusku, gazteleraz «negro» itzuli arren. Jatorrizko bel horretatik bilakatzen da, belz > beltz / balz > baltz mendebaldean. Berba biak alkartuz: orri+bel > orbel bilakatu da eta zentzuari begira, gure udagoieneko orri-erorkorreko zuhaitzen orriak edo hostoak orbel bihurtzen dira euren kolore ilun

«Epizenoak», Asier Bidart

2019-09-20
Asier Bidart MeabeBINKE / 2019ko iraila Epizenoak Gurasotzeak agiri-agirian dakar erabaki, konpromiso eta ardura ugari, nahi aurrezdik, nahi ostean. Adostutakoak-edo gehienetan; baina, sarritan, aldebakarrekoak, derrigorrak aginduta edo guraso berrien bizi-arnasak estututa. Umearen izenarena ei da noiz edo noiz endredatzen den gaietako bat: errima barregarriei atzea eman nahia, norbanakoaren gurari edo burutazioak, originala izan beharra, grafia kontuak… Matraka horretan sexuaren eta izenaren arteko loturak ere zerikusia eduki du, aurrerantzean ez, hurrean. Euskaltzaindiak izen epizenoen edo neutroen zerrenda egin eta aurkeztu du, uda aurretxoan Gasteizen egindako Nazioarteko Onomastika jardunaldian. Hala bada, izen neutroak leku-izenetatik eta lexiko arruntetik sortutako izenak dira eta atal

«Intxaurra»

2019-09-20
Manu Etxebarria AyestaBINKE / 2019ko iraila Irailean, udagoienean sartzen gara eta, besteak beste, gure intxaurrondoetako intxaurrak heldu eta batuteko tertzioan gengokez. Fruitu hau «intxaur» izenez arautu eta darabilgu gaurko euskeran. Baina, historia apur bat eginik, toponimia eta euskal autore zeharretan era askotara agertzen jaku. Esaterako, 1596ko R.S. —Refranes y Sentencias— errefrau bilduma interesgarrian, hiru bider agertzen da berba hori: Ynsaur / Ynsaurra / Ynsaurrac. Hortik, Insausti etab. Beraz, -S->-TX- bilakaera arautu da. Intxaur fruituari bagagokoz, intxaur-garauak mintz berdea dauka ganetik eta udagoienean mintz hori arrankaldu egiten jako, garua agirian itxiaz eta, apurka-apurka garauak jausten hasiko dira edo fartika bategaz eratsi
1 19 20 21 22 23 30