Herritarren iritziak 

«Bizikletak», Manu Etxebarria

2026-07-20
Uztailean, Frantziako Tourra dogu txirrindularitzako txapelketarik handiena eta hori dala-eta, bizikleta berbari ekingo deutsagu. Bizikleta hitz mailegua dogu euskeraz. Bi-,aurrizkia, kyclos, grekoz, latinizatuz  cyclus, gurpil edo txirringa euskeraz eta -ette atzizki diminutiboa

«Harjoa»

2020-06-19
Manu Etxebarria AyestaBINKE / 2020ko ekaina Gure esaera batek hauxe dino: «Kandelario eta San Blasetan denpora epela baino, otsoa ardi artean hobe». Beraz, garai horretan hotz egin behar dau naturaren legean. Aurten eguraldi onegiak egin deuskuz tertzio horretan eta landare zein arbolak lore eta orrira etorri jakuz sano goiz. Ondorioak ondorio, bagileraz gero, hasierako lorerik harako garauak hazkai bidean barruntetan doguz. Baina garau horreik kanpotik zindo itxura euki arren, barruan harjoa daukie sarritan, lore denpora aurreratuan harrak jo eta mamarro hori haziz doalako fruituaren barruan. Harjoa, fruituetan ez eze, arbola eta abarretan be ikusten da nahinon. Gure basoetan erreskan ikusten

«Reset botoia», Jose Inazio Basterretxea

2020-05-22
ErretratuakJose Inazio Basterretxea PoloBINKE / 2020ko maiatza Reset botoia Upoko tontorra… pago gazteen hosto biziak alde batera, Gorbeiako Gurutzearen distira bestera, eta haizea firin-faran itsasoaren bila. Sei lagun zirkuluan jarrita, aparte samar. Nork bere ogitartekoa. Nork bere ur-botila. Garbitasuna,… Ikusi mendizaleak… Serioa izan da larrialdia gutako bakoitzarentzat. Eta danon hobe beharrez onartu dogu sufrikarioa. Bildurrak, obedientziak eta autokontrolak gidatu dabez herritar gehienon urratsak udabarri korapilo honetan. Serioa izan da larrialdia gizartean. Maila politiko, sanitario eta sozialean, indartsu eskobatu dira hainbat eskubide, aginte hiper-zentralizatuaren izenean. Ezelako beharrizan barik, soldaduak atara deuskuez kaleetara eta plazetara. Lantegiak eta ikastegiak dar-dar batean dagoz.

«Norbere zirrikituak ezagutzen», Irati Bediaga

2020-05-22
NeuretikIrati Bediaga RementeriaBINKE / 2020ko maiatza Norbere zirrikituak ezagutzen Aitorrek atzerrira bidaiatzen du ahal duen guztietan beste kultura batzuen egarriz. Baina ez da inoiz Ipar Euskal Herrian egon. Pastoral eta Maskaradak entzunak ere ez zaizkio egiten.  Ainhoak 14 urte ditu eta bikotekidea du. Ezagutzen du mutilaren zakila nolakoa den eta koitoa praktikatzea zer den. Baina inoiz ez du denbora pasa bere aluari begira, inoiz ez dio bere klitorisari igurtzirik egin. Gorkak psikologiako karrera ohorezko matrikulekin amaituko du. Psikoanalisia, konduktibismoa, kongnitibismoa… denetan sakondu du. Baina oraindik ez daki antzematen zergatik sentitzen den arnasa hartu ezinik, paparra itxita eta negar gurarekin azterketa

«Suge esnezalea»

2020-05-22
Manu Etxebarria AyestaBINKE / 2020ko maiatza Maiatzeraz gero, eguraldiak gorabehera handiak izaten deuskuz. Eguzkiak sano joten dauanean, lozorroan dagozan sugeak be odol-berotu eta biztu egiten dira. Sugeari beti izan deutsagu errespetua, batez be sugegorri pozoitsuari. Euskal Herriko sugeak, ez dira handiak eta euren janarirako be irentsi ahal izateko moduko  pizti txikiak harrapatzen dabez, esaterako, saguak, txori txikiak etab. Baina, batez be suge luzeen beste elikagai estimatu bat behi eta ardien erraperik harako esnea da. Baserritar askori  deukotset entzunda sugeen esne-edate hori. Batzuek euren begiekaz ikusita daukiela esan izan deuste, beste batzuek euren aurrekoei entzunda. Sugeak eurak be zuhurrak dira eta

«Itxialdian ikasitakoak», Vidal Salcedo

2020-04-23
Vidal Salcedo ArrutiBINKE / 2020ko apirila Itxialdian ikasitakoak Aste hauetan ikusitakoaren ostean: hainbat gizon-emakume, ehun urtera heltzen dira bizi kalitate onarekin. Osasunean zer ikusi handia dauka genetikak eta epigenetikak, hau da, bizitzen garen ingurune eta bizimoduak.  Inguru honetan ez gara gauden bakarrak: milioika mikrobio dira gure artean. Horietariko bat da gaur gure artean daukagun koronabirusa, benetan kaltegarria. Nahiz eta babesak —immunitatea— adi egon, makalenen bizitza arriskuan dago. Arrisku hori, orokorrean, nagusiek daukate. Gorputzaren beherakadarekin batera, babesen —immunitatearen— moteltasuna etortzen baita. Horrela, pertsona hauetan gaixotasuna azaltzean, gizartea izan behar da arduradun eta zaintzaile nagusi. Tartean… zer egin? Landu eta eraldatu gure

«Erlatibizatzen ikasi dugu», Gaizka Uriarte

2020-04-23
Gaizka Uriarte ZearraBINKE / 2020ko apirila Erlatibizatzen ikasi dugu Einsteinek erlatibitatearen teoria publikatu zuenean bazekien COVID-19ak arrazoi emango ziola.  Erlatibizatzen ikasi dugu San Ferminei konpetentzia egin dien entzierro honetan. 1979ko uztakoa izanik iaz hasi nuen kuarentenaren trauma, baina orain bizitzen gabiltzanarekin, txistea iruditzen zait adinaren krisi hura.  Dudan Mickey Mousen pixama erlatiboki ñoñoa bihurtu da orain, egunero zortziretan balkoitik ikusten dudanarekin glamurosoa sentitzen naiz gaur. Asteburu euritsu bat umeekin etxean zoramen erlatiboa izango da aurrerantzean, alarma egoerak irudimena Doraemonen patrika bezain aberatsa dela demostratu baitigu; bertatik eskulanak, errezetak, pazientzia… denetarik atera daiteke, tira, denetarik ez, hain preziatuak diren komuneko papera

«Murrizketen ordainsaria», Mikel Larunbe

2020-04-23
Mikel Larunbe Garcia del CastilloBINKE / 2020ko apirila Murrizketen ordainsaria Arratsaldeko 20:00 puntuan. Leihotik txalotzea ohitura bilakatu da. Tamalez, zenbait egunetan, txalo artean kandelak eta esku-argiak ikusi ditugu, COVID-19-ak jotako hainbat gaixo zaintzearren beren bizitza literalki eman duten mediku edota erizainen omenez. Heroiak. Egoera latza da, ez dago ukatzerik, eta osasungintzan munduko herrialde aurreratuenetako bat izango bagina ere, egoerak larria izaten jarraituko luke. Hala ere, zertxobait hobeto prestatuta egon gintezke. Gogora datorkit, 2013an Madrilen sortu eta estatuan zehar hedatu zen «marea txuria», osasungintzaren milaka langile kalera atera zirenekoa, orduko PP-ren gobernuak sektorean ezarritako pribatizazio eta murrizketak salatzera. 2008an espainiar estatua

«Erresilientzia», Aitziber Bilbao

2020-04-23
Aitziber Bilbao EtxebarriaBINKE / 2020ko apirila Erresilientzia Jaiotzetik bizitzak dakarren ikasgaietan gabiltza, erortze asko bizi behar izango ditugu izatearen zehar. Kasu honetan, Covida deritzon honek ikasgai ederra utzi digu. Zendu direnek, ezagutzen ez genuen erara agurtuz, galerak berak dakarren tristuratik gain arrasto handiagoa eraginez. Baina beste guztiok zer ikasgai barneratu dugu? Guztiok egoera ezin jasanetatik aurrera irtetzeko gai garela, erresilienteak garela, indartsuak. Bakoitzak lortu behar izango du familian eta komunitatean eutsiz. Azkenean giza sozialak gara, gure ingurukoen on izanak guztiontzako onura dakar, denen artean aurrera bota beharrean gaude, denen laguntza behar dugu besteei lagundu eta besteen laguntza jaso. Oraingo honetan

«Balkoiak eta leihoak», Karmele Arrieta

2020-04-23
Karmele Arrieta ZuazoBINKE / 2020ko apirila Balkoiak eta leihoak Aspaldian ez ditut etxeko kristalak garbitu. Urtean behin egiteko ohitura dut. Balkoiko lorak ere niri begiratzen egoten dira, noiz kasu egin. Baina hau ezustekoa! Negua joan da eta berrogeialdia heldu zaigu. Hasieran, zer da hau? Beldurra, ezinegona, haserrea. Leihoetatik balkoirako joan-etorriek xurgatu zidaten arnasa. Geroago, kobazulo bihurtu ditut balkoiak eta leihoak.Hasi naiz erreparatzen goizeko isiltasunean badaudela txoriak. Zuhaitzek osto berriak dituztela. Tximeletaren bat ere ikusi dut. Eta auzokideak ere baditudala! Lehen eskegita zituzten erroparen arabera sailkatzen nituen: kantzontzilo edo kulero bakarra, bakarrik biziko da; kirol kamisetaduna, kirolzalea; umeen erropak, umeak biziko

«Familia», Jon Falcón

2020-04-23
Jon Falcón DíezBINKE / 2020ko apirila Familia Familia pertsona multzo bat da; oro har, pertsona horiek ahaidetasun-harremana izaten dute euren artean, odolezkoa edo ezkontzaren ondoriozkoa, eta elkarrekin bizi dira etxebizitza berean», horrela definitzen du Eustatek familia hitza. Ohikotasunez erabiltzen dugun hitza da; baina weborriek, hiztegiek eta abarrekoek ematen duten adierek benetan islatzen dute hitz horren benetako hedapena? Berrogeialdi egoera honetan, familia hitza bi ikuspegi ezberdinetatik aztertzeko denbora izan dut. Lehenengoak etxekoak barnebiltzen ditu, dena den, azkenaldi honetan familia-denboraren aberastasuna bere era gozoenean dastatzeko aukera izan dut. Halaber, gurasoen harrotasun aurpegien edota anai-arreben konplizitate begiraden balio neurrezina bihotzean bertan sentitu dut.

«Jarduera fisikoa etxean», Eneko Sanchez

2020-04-23
Eneko Sanchez MenciaBINKE / 2020ko apirila Jarduera fisikoa etxean Bizitzen ari garen egoera hau, belaunaldi askorentzat behintzat, inoiz bizi izan ez dugun gauza bat da. Gure gizartea eta kultura ez dago prest hilabete luzez etxean egoteko, gu gehiago gara bizitza gure etxetik at egitekoak, poteoan joateaz, mendira joateaz…  Honek pertsona bakoitzaren gauzarik onenak eta txarrenak atera ditzake, baina badaude hainbat gauza positibo atera ditzakegunak konfinamendu egoera honetatik… hainbat eta hainbat daude sedentarismo hutsetik jarduera fisikoa egitera pasako direnak! Ez dut mundua deskubrituko esaten badut gure inguruan baditugula asko eta asko ez dutela inolako jarduera fisikorik egiten beraien egunerokotasunean, nahiz eta

«Gugan pentsatzeko unea», Nekane Rivas

2020-04-23
Nekane Rivas LópezBINKE / 2020ko apirila Gugan pentsatzeko unea Film batean gaudela dirudi. Egun batetik bestera, mundu osoaren bizitza eten, errutina azkarrak apurtu, presak gelditu eta etxean gelditzen gara. Trankil trankil. Korrika ibiltzen ikasi dugu, abiadura ikaragarrian mugitu eta aldatzen den ingurune batean. Egunean zehar bi ordu eskaz ditugu guretzako. Eta horiek, sare sozialetan edo telebista aurrean pasatzen ditugu. Ondorioz, inguruan entzun eta ikusten ditugun jarrerak imitatzen ditugu, geure izaera pertsonala ezagutu ordez. Ingurura begiratu eta, gehienok, bizitza berdina bizitzen gaudeladirudi. Baina, nola da hori posible gutako bakoitza hain bakarra eta miresgarria izanik? Ba, ez digutelako irakatsi gure burua ezagutzen.
1 18 19 20 21 22 32

situs togel

situs toto