Herritarren iritziak 

«Bizitza bako munduan», Unai Sertutxa

2019-10-18
Unai Sertutxa IrazolaBINKE / 2019ko urria Bizitza bako munduan Ingurumenaren egoera eta arazo sozialak kezka handiak dira gure gizartean. Gaur egun dugun kontsumo bizitzari «esker» egoera larri eta hein handian bueltaezinean aurkitzen gara: plastikoak nonahi, gurekin bizi diren espezieak desagertzen, baliabide naturalak agortzen, pobrezia areagotzen… Bizitza desagertzen ari da orokorrean. Bizimodu berekoiak ditugu iparraldeko gehienok. Gainontzeko espezieek eta gure artean pobreek jasaten dituzte guk sorturiko kalteak, batez ere, hegoaldeko herrialdeetakoek eta maiz ahaztu egiten ditugu edo errua botatzen diegu. Dena ekonomiaren eta gure bizitzen «mesedetan»! Arrazoi horiengatik eta gehiagorengatik esaten da gure bizimodua ez dela jasangarria, are gehiago, ez dela

«Orbel»

2019-10-18
Manu Etxebarria AyestaBINKE / 2019ko urria Udagoienean, orri-erorkorreko zuhaitzen orriak edo hostoak korolez aldatzen doaz eta zimeldu ahala jausten, orbel mantuz jantziz gure basoak. Orbel hitza, konposatua da: orri+bel. Jatorrira bagoaz, (h)orri hitza da zaharra, gaurko araudian, h-a galduta. Hosto, hitzaren jatorria hauxe: horsto —horri+sto atzizki diminutiboa— eta hortik, hosto. Bigarren hitza, bel, erro zaharrak ilun kolorea adierazten deusku, gazteleraz «negro» itzuli arren. Jatorrizko bel horretatik bilakatzen da, belz > beltz / balz > baltz mendebaldean. Berba biak alkartuz: orri+bel > orbel bilakatu da eta zentzuari begira, gure udagoieneko orri-erorkorreko zuhaitzen orriak edo hostoak orbel bihurtzen dira euren kolore ilun

«Epizenoak», Asier Bidart

2019-09-20
Asier Bidart MeabeBINKE / 2019ko iraila Epizenoak Gurasotzeak agiri-agirian dakar erabaki, konpromiso eta ardura ugari, nahi aurrezdik, nahi ostean. Adostutakoak-edo gehienetan; baina, sarritan, aldebakarrekoak, derrigorrak aginduta edo guraso berrien bizi-arnasak estututa. Umearen izenarena ei da noiz edo noiz endredatzen den gaietako bat: errima barregarriei atzea eman nahia, norbanakoaren gurari edo burutazioak, originala izan beharra, grafia kontuak… Matraka horretan sexuaren eta izenaren arteko loturak ere zerikusia eduki du, aurrerantzean ez, hurrean. Euskaltzaindiak izen epizenoen edo neutroen zerrenda egin eta aurkeztu du, uda aurretxoan Gasteizen egindako Nazioarteko Onomastika jardunaldian. Hala bada, izen neutroak leku-izenetatik eta lexiko arruntetik sortutako izenak dira eta atal

«Intxaurra»

2019-09-20
Manu Etxebarria AyestaBINKE / 2019ko iraila Irailean, udagoienean sartzen gara eta, besteak beste, gure intxaurrondoetako intxaurrak heldu eta batuteko tertzioan gengokez. Fruitu hau «intxaur» izenez arautu eta darabilgu gaurko euskeran. Baina, historia apur bat eginik, toponimia eta euskal autore zeharretan era askotara agertzen jaku. Esaterako, 1596ko R.S. —Refranes y Sentencias— errefrau bilduma interesgarrian, hiru bider agertzen da berba hori: Ynsaur / Ynsaurra / Ynsaurrac. Hortik, Insausti etab. Beraz, -S->-TX- bilakaera arautu da. Intxaur fruituari bagagokoz, intxaur-garauak mintz berdea dauka ganetik eta udagoienean mintz hori arrankaldu egiten jako, garua agirian itxiaz eta, apurka-apurka garauak jausten hasiko dira edo fartika bategaz eratsi

«Metalaren hitzarmena», Igor Villaverde

2019-09-03
Igor Villaverde GarmendiaBINKE / 2019ko iraila Metalaren hitzarmena Zeini ez dio axola metalaren hitzarmenak? Zeini ez dio axola 53.000 familien hobekuntza sozialaren aldeko borrokak? Bizkaiko industria eta gizartea kontrolatzen duen Patronalaren aurkako borroka da, 2001-2003 urteetan eraginkortasun orokorreko hitzarmena adostu eta 2008-2011. urteetan gutxiengoak adostutako beste hitzarmen baten ondorioz etorritakoa. Aldaketa 2012an etorri zen, urte honetan Espainiako lan erreforma onartu eta haren ondorioz aurreko guztiak ezeztatu baitziren. Ordea, 2013an FVEM-ek probintziarteko hitzarmena atzera bota zuen eta horren ondorioz, ordura arte adostutako guztiak, ez zuen ezertarako balio izan. Bizkaiko gizartean nagusi eta adierazgarriena den sektorea Espainia eta bertako langileen estatutuaren eskuetara

«Emakumeok eta jaiak», Ane Irazola

2019-07-19
Ane Irazola LasaBINKE / 2019ko uztaila Emakumeok eta jaiak Opor ostean, Galdakaoko jaiak helduko dira eta aukera pila bat izango dugu hainbat ekintzetan parte hartzeko, eta partaidetza horren gainean nahi dut berba egin, hain zuzen emakumeon jaietako partaidetzaz.Gehienetan, emakumeen parte hartzea zerbitzatzea besterik ez da izaten. Jaietan, gure betebeharra zaintzaile izatera mugatzen da: adinekoen bazkarian, umeen tailerretan, eta abar… Rol berberarekin jokatzen dugu bai etxean eta bai kalean, eta, zelan ez, baita jaietan ere. Zergatik ez dugu behingoz etxeko rol hori bertan behera uzten eta ez gara beste era bateko ekintzetan hasten? Horra, Udalak berak emandako 2018ko jaietako datuak: antolakuntzan

«Ez diezagutela inoiz ken», Eñaut Zearra

2019-07-19
Eñaut Zearra GarabietaBINKE / 2019ko uztaila Ongi daki «Las venas abiertas de América Latina» irakurri duenak kontinente berriaren aurkikuntzaren atzean ezkutatu digutena, Historiako harrapaketa handienaren errelato gordina egiten baitu Galeanok liburuan. Ezagunak zaizkigu israeldarrek palestinarrei egindako ankerkeriak ere, artean, ekintzaile palestinarren familien etxe eraisketak. Gurean ere badakigu zerbait espoliazioei buruz. Gorri edota separatista izatea larrutik ordaintzen zen gerra ondorenean. Erregimen frankistaren instantzia gorenek ondasunak nork galdu eta nork ez seinalatu, eta konfiskazio batzordeek lan zikina gauzatzen zuten. Hamaika dira herri zanpatuek jasandako espoliazioak; hamaika herri honek pairatutakoak. Baina bat ekarri nahi dut bereziki gogora. 57 preso ohiren ondareen aurkakoa, tartean

«Errotak»

2019-07-19
Manu Etxebarria AyestaBINKE / 2019ko uztaila Gure herrietan, garia, zemendian erein eta uztailean gariak jo ondoren anegaka gordetan zan zorroetan, behar izan ahala, errotara eroan, eho eta ogiak egiteko. Errota eta haize-errota ugari egoan gure herrietan, batzuk barriak baina beste asko olak aprobetxatuz egokituak euren ubide, antepara eta guzti. Errota berba, latineko «rota(m)»-etik dator, euskerak zuzenean hartu dau «e»- protetikoagaz. Hortik errota. Gazteleraz «rota(m)> roda> rueda» bilakatu da. Eraikuntza honek badauka beste latinetikako berba bat: bolu. Hau latineko «molinu(m)»-etik dator, —«molinu(m)> moliu>boliu>bolu»; aikor: Bolueta, Bolinaga, etab.—. Euskal Herriko beste lurralde batzuetan, eihera izena erabiltzen da. Errotetan galgarauak eta artagarauak ehoten

«Alkarteak, nortasun bila», June Oleaga

2019-06-21
June Oleaga EreñoBINKE / 2019ko ekaina Alkarteak, nortasun bila Gure gizartea, gizarte bizia dalako sortzen dira alkarteak. Eta alkarte horreik fase desbardinetatik pasatzen dira. Hauen gorakada handia egon zan 80-90ko hamarkadetan. Baina gaur, boluntarioen krisialdi batean gagoz, gizartean norbanakoen interesak nagusi diralako, agian. Holakoetan, zer gertatu leike? Galdakaon kokatuta, bi dinamika nagusitzen dira. Alde batetik, arlo politiko-instituzionaletik, esku sartze handia. Argi dago herritarren indarra lausotu egiten danean, arlo politikotik sortzen diran helburu zein dinamika interesatuak areagotzen dirala, kale eta instituzioen arteko tentsio naturalean. Aukera barriak ikusten dabez gizartearen dinamikak baldintzatzeko, botere erlazioa aldatzeko. Eta alkarteen arteko dinamiketan gagozanok, argi ikusten

«Ez gaituzte isilaraziko», Xabi Ealo

2019-06-21
Xabi Ealo DiazBINKE / 2019ko ekaina Ez gaituzte isilaraziko Donostian, ekainaren 9an, 10.000 pertsona batu ginen ospatu beharko ez litzatekeen jaialdi batean. Adierazpen- eta prentsa-askatasuna aldarrikatzeko jaialdia eta Gara laguntzekoa aldi berean. XXI. mendean, aurretik aipatutako oinarrizko eskubideak aldarrikatzen jarraitu behar ditugu? Bada, zoritxarrez bai. Gaur egun aldarrikatu behar ditugu eta ez dirudi epe laburrean egoera aldatuko denik. Hainbat dira euskal prentsak jasan dituen erasoak, izan zuzenean edo izan zeharka. Azkena eta Donostiako jaialdia ospatzearen arrazoia, Eginen itxieraren ondorioz eratu ziren zorrak Garari ezartzea. Gogoratu behar da hedabide baten aurka egiten den eraso oro, biztanleria osoari eragiten dion zerbait dela,

«San Juan suak»

2019-06-21
Manu Etxebarria AyestaBINKE / 2019ko ekaina San Juan bezpera gauean egiten diran suak, udako solstizioaren ospakizunak dira antzinatik. Gero eleizeak, 21etik 24ra aldatu eta San Juan jaia jarri euskun eta hortik San Juan suak. Sua, argiaren sinboloa da eta udako solstizioan egun argia luzatzen hasten danez, suagaz ospatzen dogu, lehenago neguko solstizioan Gagon-enborra izetuta egiten zan legez. Gaur egun be jarraitzen dogu San Juan suakaz, baina, lehenago, gure baserrietan ohitura gehiago egoan su nagusia egin aurretik. Aiko neuk bizitakoa Zeberion. San Juan bezpera iluntzean, galtzupoila edo gari-eskutak hartu, sua emon eta zuziokaz labrantza-soloak inguratzen genduzan kantu-hots hau bitarteko: San Juan

«Jolasteko leku faltan», Omer Amarika

2019-05-17
Omer Amarika OrueBINKE / 2019ko maiatza Jolasteko leku faltan Aspalditik nabil herriak daukan arazo handi bati buruz idazteko ideiagaz bueltaka, Galdakon futbol zelai inprobisatuak, jolasteko leku zabalak… danak desagertu diralako. Ni 1980an jaiotakoa naz, eta gogoan daukat 11 urtetatik 19ra bitartean zelan alkartzen ginan nire kuadrilakoak beste kuadrilakaz. Asteburu guztiek emoten genduazan batetik bestera: batzuk futbolean, beste batzuk frontoian edo besteak bizikletak hartu eta Pepeto aldera bidean… baina plaza zan gure alkartzeko gunea, eta hortxe egiten genduazan plan guztiak, kalean. Orain, herritik paseotxua egitea baino ez dago: neska-mutil guztiak lurrean eserita, portal baten edo arkupe baten inguruan bakotxa bere telefonoagaz
1 20 21 22 23 24 30

situs togel

situs toto