Herritarren iritziak 

«Nobedaderik ez», Saioa Altuna

2019-01-18
Saioa Altuna ZugazagaBINKE / 2019ko urtarrila Nobedaderik ez Jarri naiz ordenagailuaren aurrean, Binkerako zer edo zer idatzi nahi, baina, zer? Lagun batek sarritan animatu nau «Saio, idatzi zerbait!». Ez dakit, ba, euskal filologo eta irakaslea… bai ala bai izan beharko! Kar, kar, kar! Ikaragarri estimatzen diot nigan duen konfiantza, eh? Baina, hemen nabil, ez atzera eta ez aurrera… Beno, otorrinolaringoloarekin Galdakaoko ospitalean dudan hitzordua aldatu nahi dut, eta segundotxo batean, hau utzi, eta telefonoz deitu behar dut, ea bueltan «idazle inspirazioa» etortzen zaidan! Segundo luze samarra; izan ere, euskaraz artatuko ninduen langile baten zain hamar bat minutu eman ditut telefonoan.

«Ohiturak aldatu», Amaia Rodrigo

2018-12-21
Amaia Rodrigo AurtenetxeBINKE / 2018ko abendua Ohiturak aldatu Zergatik hitz egiten diozu euskeraz, ama?». Hori izan zen, duela urte bi gutxi gora behera, seme txikiak egin zidan galdera erosketak ordaintzerako orduan, kutxan zegoen neskari euskaraz zuzendu nintzaionean. «Euskaldunak garelako eta Euskal Herrian bizi garelako», erantzun nion. Etxerako bidean elkarrizketarekin jarraitu genuen; harrituta zegoen, eta ni are gehiago berak galdera hori egiteaz. Nahiz eta semeekin euskaraz bizi, berari atentzioa deitu zion kalean ezezagun batekin euskaraz hitz egitea. Oheratzerakoan, gertatutakoa hausnartzen, euskararen inguruan jaso nuen ikastaro batean irakasleak esandakoa etorri zitzaidan burura: «Euskaldunok konplexuz beteta gaude, normalean lehen hitza euskaraz esatearen beldur

«Euskararen etorkizuna», Aniceto Ajuriagogeaskoa

2018-12-21
Aniceto Ajuriagogeaskoa AurreBINKE / 2018ko abendua Euskararen etorkizuna Espainiar eta frantziar estatuen etengabeko eraso kalkulatuen eraginez gure hizkuntza asko ahuldu da historian zehar, azken sastada bortitza frankismoak eman diolarik, hil zorian uzteraino. Eraso horien aurrean euskal herritarrok ondo jakin dugu geure hizkuntzari eusten. Esaterako aipagarria da ikastolek eta euskalduntze-alfabetatzeak irekitako bideetatik egindako itzelezko lana frankismoaren azken urteetan. Jabetu gara baita ere euskara jakitea eta ikastea ez dela nahikoa; erabilera funtsekoa dela, hizkuntzak bizirik jarraitu dezan; eta hori lortzea herritar guztion kontua dela. Konbentzimendu horrek eraginda burutu da Euskaraldia, Euskal Herri osoan arrakastatsua izan den ekimen soziala: 400 herritan sortu dira

«Gabon-subila»

2018-12-03
Manu Etxebarria AyestaBINKE / 2018ko abendua Gure baserrietako sukaldeetan behesuak geunkazan etxea berotzeko, sukaldaritzarako eta bere inguruan kontu kontari alkartzeko. Behesu zaharrenak suete erdian kokatzen ziran, tximinia barik eta geroagora sueteko horma bati deutsala eraikitzen ziran tximinia eta guzti. Sutondoa, sano garrantzitsua izan dogu etxekoen alkar bizibidean, batez be Gabonetan. Gabon egunean, Gabon-subila ekarten zan basotik etxera, eta bere enbor zati bat izetu beste ilinti batzukaz batera behesuan. Gabon-subila erretzen-erretzen joaten zan Gabon-jaietan zehar. Supazterrean geratzen ziran iduri eta hauts erreak, bereziak ziran eta behin hotzituz gero, hainbat erremediotarako erabilten ziran. Surteko hauts batzuk, etxeko horma-zulo baten gordetan ziran etxea

«Euskararen aberastasuna», Unai Mardaras

2018-11-16
Unai Mardaras BerrazuetaBINKE / 2018ko azaroa Euskararen aberastasuna Nire amak euskarako titulu bat ateratzeko ikastaro bat hasi dau. Honen harira, barne-gatazka batean murgildu nintzan: Zergatik saiatzen dira erakundeak euskara bateratzen? Ni bizkaitarra naz, beraz, nire hizkuntza, euskara da bai, baina bizkaiera. Halan eta be, eskolan ez neban bizkaieraz ikasi, batuan baizik. Zein da horren arazoa? Gaur egun sekulako nahasteak eukiten dodazala aditzakaz, esaerakaz… Danagatik sortzen jataz zalantzak. Arazo hau eukinda, oso zaila egiten jat titulu bat eskuratzea, berbetan jartzen nazenean biak nahasten dodazalako eta hori, noski, ez dalako aztertzaileen gustukoa, ezta egokia be. Euskara, hizkuntza oso plurala da: Lekeitiora bazoaz,

«Euskeraz bizi»

2018-11-16
Manu Etxebarria AyestaBINKE / 2018ko azaroa Jatorrizko Euskal Herrian, euskaldunak euskeraz jaio, hazi, hezi, bizi eta hilten ziran. Historiaren joanean, beste hizkuntza batzuk sartu jakuz gurean eta zapaldu egin deuskue neurri handi baten gure euskera. Baina, gu, herri preindoeuropeoa gara, eta leku-denboretako erasoaldiei aurre egiten jakin dogu, geure nortasuna galdu barik eta horretan daragoiogu gaur be. Euskerak eta euskal kulturak egiten gaitu euskaldun, baina oraindik asko falta jaku Euskal Herri osoa guztiz euskalduntzeko. Gaur egun, batzuk euskaldun jaio gara, beste batzuk euskaldundu egin jakuz eta falta diranak euskalduntzeko ahaleginak egiten gabilz. Euskalduntze bideko ekintzetariko bat Euskaraldia dogu, euskera biziari arnasaldi

«A Good Man», Urtzi Gartzia

2018-11-16
Urtzi Gartzia GogeaskoetxeaBINKE / 2018ko azaroa A Good Man Ahozko epaiketak iraun bitartean ezin izan dut burutik kendu Rob Reinerrek zuzendutako filma. «A Few Good Men» —gizon on batzuk— eta Cabacas auziaren arteko ezberdintasunak agerikoak diren arren, badaude antzekotasunak. Hasteko, «A Few Good Men» fikzioa da eta Cabacas auzia errealitate hutsa. Baina filmean bezala, egia jakiteko oztopoak berdin etorri dira erakundeetatik. Areago, ez Jessep koronela —Jack Nicholson—, ez Ugarteko —Iñaki Larrea— ertzainburua, ez dira akusatuen aulkian eseri. Momentuz, epaimahaiak epaia ebatzi bitartean, susmoa dut bi kasuen emaitza ere desberdina izango dela. Kontua da, Hollywoodeko fikzioan erruduna, «kode gorria» aplikatzeko agindua

«Etorki(zu)nak», Eñaut Zabalo

2018-10-19
Eñaut Zabalo ArtetxeBINKE / 2018ko urria Etorki(zu)nak Azken boladan, etorkinei buruzko berri ugari agertu dira. Tamalez, gutxi dira pertsona hauen inguruan ezer ona esaten dutenak. Gehien bat, immigrazioaren «arazoa» aipatzen da eta nola Europak «neurriak» hartu behar dituen honi aurre egiteko. Baina zein da arazoa? Eta zeintzuk neurriak? Arazoa, jendearen memoria eskasa da. Dirudienez, erraza egin zaigu ahaztea nork eragin zuen etorkin horien herrialdean egunean duten egoera. Euren jaioterria atzean utzi, eta bizimodu hobe baten bila milaka kilometro egitera behartzen dituen egoera. Neurriak, arrazakeria eta bortxakeria dira. Jadanik ahaztuta dugun bidegabekeria gogorarazten digutenen aurkakoa. Gure herrialdera heltzea eragozten duten heziak.

«Izan edo ez izan», Erri Ipiñazar

2018-10-19
Erri Ipiñazar EpalzaBINKE / 2018ko urria Izan edo ez izan Duela gutxi, «Zapalkuntzatik askatasunera» liburua irakurtzeko aukera izan dut. Gure Berriak komunikabide digitalak argitaratutako lan bikain honek gure herriak sufritzen duen egoerari buruz hausnarrarazi dit. Liburuan ederki aipatzen den bezala, badira hainbat gauza pertsonok eta herriek berezkoak ditugunak. Horietako bat bizitza da. Horretarako ahalmena eta indarra badugu, biziko gara, eta bestela ez. Eskubideak, beraz, indarraren eta borrokaren bidez lortzen dira: ez dira eskatzen; are gutxiago ukatzen dizkigun horri. Gure ingurura begiratzea baino ez dugu, askatasuna lortu duten herriek, ez dutela galdetzen ea independentzia nahi duten ala ez. Ez dago munduan

«Gara»

2018-10-03
Manu Etxebarria AyestaBINKE / 2018ko urria Euskeraren historian, «gara» berba honek esangura ugari hartu deuskuz, eta gaztelerazko «desarrollo» berbagaz dauka zerikusia. Gaur egun, euskeraren egokitze-bidean, hainbat berba barri sortu doguz lexema hau oinarri dogularik. Aikomenzan batzuk: garatu, garapen, garatze, etab. Baina berba hau aspaldirik hona erabili deuskue gure baserritarrek, garaian garaiko landareak eta barazkiak garara etorri eta garatzen hastean. Barazki bakoitzak bere tertzioa dauka, gordinik zein egosita samur-samur jateko. Behin garatzen hasi ezkero, gora egiten dau eta aihen edo kimuak garatu ahala gogortu egiten da harik eta haziak sortzen hasi arte. Behin horra ezkero, hazitarako itxi behar dira barazkiak, hurrengo

«Norberarentzako denbora», Ane Belakortu

2018-09-21
Ane Belakortu LekueBINKE / 2018ko iraila Norberarentzako denbora Urte honetan, 12 hilabete, 52 aste, 365 egun, 8.760 ordu, 525.600 minutu, 31.536.000 segundo ditugu eta jadanik erdiak baino gehiago igarota. Denbora guzti hori topera aprobetxatu duenaren hausnarketa egin al du norbaitek? Auskalo! Denok ditugu eginbeharrak, konpromisoak, lana, ikasketak, etab. baina horretaz aparte ere denbora librea edukitzea guztiz beharrezkoa dela egiaztatuta dago eta batez ere norberarentzako den une hura. Bizi garen gizarte azeleratu honetatik at ume txikiek bezala zeruko izarrak edota norberaren behatzak berriz ere kontatzeko, begiak itxiz eta aldi berean esna gaudela gustuko dugun momentu hartara bueltatzeko, txorien txioak edota itsasoaren

«Sasi guztien gainetik», Christian Arean

2018-09-21
Christian Arean SaratxagaBINKE / 2018ko iraila Sasi guztien gainetik Euskerea ez da hizkuntza ofiziala Nafarroa osoan. Vascuencearen Legeak, inolako irizpide objektibori so eginez, hiru hizkuntza eremutan banatu eban lurraldea 1986an: zonalde euskalduna, mistoa eta ez-euskalduna. Egun, alegia, Foru Erkidegoaren heren batean baino ez da ofiziala. Ondoren, hamarkadetako hizkuntza-politika baztertzailea etorri zan. Euskerearekiko gorrotoa nortasun seinale bihurtu eban erregimenak, euskerea espazio publikotik desagerrarazten saiatu zana. Urteetan haizatutako «euskarafobia» gorrotoaren hazia erein eta sakondu dau herrialdean. Horren adibide argia da pasa dan ekainaren 2ko manifestazioa: milaka lagun euskerearen aurka Iruñeko kaleetan «en Navarra se habla castellano» oihuen artean. Hazia ereinda, aldaketaren gobernuak
1 22 23 24 25 26 30

situs togel

situs toto