
«Isilaldia», Ainara Artetxe Izaskun Rekalderen lagunaren iritzia
Gaur, ekainak 14, bi urte bete dira Izaskun Rekalde euskaltzale eta BINKEko sortzailea zendu zenetik. Urteurrenean Ainara Artetxe bere lagunak gutun hau argitaratu gura izan du, bere omenez.
Aldien garaia izan dogu, Euskaraldia, Ibilaldia, itzalaldia eta isilaldia. Doluaren aldi barri baten gauz, isiltasunarena. Gitxiagotan berbalizatzen dogun aldian gauz. Esaterako, zu gogora ekartzen gaituen parpagorri bat ikusten dogunean, ez dogu berbaz adierazten barrutik pasatzen jakuna, baina begietan igartzen jaku, begikunea goibeltzen jaku eta batzutan malkoren bat bere urteten jaku. Koloretako hutsunearen oihartzune batzutan, isiltasuna dalako. Urte bi direz joan zintzezanetik, baina isiltasunaren aldi honetan bere, gogoan daroatzugu eta begikunean igartzen jaku.