
Itxaso Hernandezek eta Leire Doncelek brontzezko dominak lortu zituzten Espainiako Taekwondo Txapelketan
TESTUA: Irati Alonso García
ARGAZKIA: Urreta Taekwondo Taldea
Zapatuan, maiatzak 31, Taekwondo Teknikaren Espainiako Irekia antolatu zen Valladoliden eta honetan parte hartu zuten Urreta Taekwondo Talde galdakoztarreko Itxaso Hernandezek eta Leire Doncelek. Biek brontzezko domina lortu zuten, banaka eta hirukote sinkronizatu modalitateetan, hurrenez hurren.
Urreta Taekwondo Talde galdakoztarreko kideek dominak lortzen jarraitzen dute. Kasu honetan, Itxaso Hernandezek eta Leire Doncelek brontzezko dominak eskuratu zituzten maiatzaren 31n Valladoliden antolatu zen Taekwondo Teknikaren Espainiako Irekian.
Bestalde, maiatzaren 17an Bizkaiko Konbateko Txapelketa antolatu zen Bilbon eta honetan parte hartu zuten Urreta Taekwondo Talde galdakoztarreko kideek. Guztira sei domina lortu zituzten eta hauek izan ziren irabazleak:
- Iker González, urrezko domina
- Ibrahima Sene, urrezko domina
- Oier Palma, zilarrezko domina
- June Aparicio, zilarrezko domina
- Lander Hernandez, brontzezko domina
- Izei San Vicente, brontzezko domina