Itziar Atienza galdakoztarra, Produ Sarietarako izendatua

Argazkia: Nara Talent

Ikus-entzunezko produkziorik onenak izendatzen dituzten Produ Sariek ezagutzera eman dute aurtengo finalisten zerrenda. Thriller filmetako emakumezko aktore protagonistarik onena kategorian Itziar Atienza galdakoztarra izendatu dute.

Produ Sariek ikus-entzunezko talentu, programa, ekoizpen eta formatu nabarmenenak izendatzen dituzte urtero eta urriaren 21ean jakinaraziko dituzte aurtengo sarituak.

Bederatzigarren edizio honetan 100 kategoria bereizi dituzte, haien artean thriller filmetako emakumezko aktore protagonistarik onena.

Kategoria honetan hain zuzen, galdakoztar bat izendatu dute: Itziar Atienza. Aktoreak ‘Desagertuta’ telesailean egindako lanagatik izendatu dute.

Sarietarako finalista guztiak euren webgunean ezagutu daitezke.