Euskal Herriko txirrindularitzaren erdigune bihurtuko da gaur Galdakao, Itzuliaren laugarren etaparekin. Gure herrian hasi eta amaituko da gaurko ibilbidea, eta jardunaldiaren jarraipen berezia egingo du BINKEk, bere Instagram kontutik. Albiste honetan batu xehetasun guztiak.
Txirridularitza zaleek Itzuliaz gozatzeko aukera izango dute gaur Galdakaon. Euskal Herriko txirridularitza lasterketarik ezagunenak gure herrian izango ditu hasiera eta amaiera, eta horren jarraipen berezia egingo du BINKEk etapa hasi aurreko uneetatik, bere Instagram kontutik.
Giroa berotzen hasteko ekitaldi berezia antolatu dute 11:45ean, Kurtzeko plazan. Hitzorduan Igor Anton, Ramontxu Gonzalez eta Iñaki Astigarraga herriko txirrindulari ospetsuak omenduko dituzte.
Itzuliaren laugarren etapa aldiz 13:20ean hasiko da, Plazakoetxe eta Iberluze biribilguneen artean izango den irteeratik. Ostean, birritan igaroko dira txirrindulariak Elorritxuetatik eta Galdakaoko erdigunetik ere pasako dira, BINKEk jaso zuen moduan.
Amaiera 17:20 aldera aurreikusi da Elexalden, eta ondoren etapako irabazleei sariak banatuko dizkiete bertan.




