Galdakaoko Leidu Irakurketa Taldeak Jakes Sarrailleten Bardeetako otsoak. Edo Santxiko Errota nafar bidelapur famatuaren bizitza, berak kontaturik liburua aztertuko du urteko lehen saioan. Astelehenean, urtarrilak 12, izango da eta idazlea izango da hitzorduan, parte-hartzaileekin solasean.
Hainbat motatako liburuak aztertzeko saioak antolatzen ditu Galdakaoko Leidu Irakurketa Taldeak Peña Santa Cruzen eta urteko lehena astelehenean, urtarrilak 12, izango da.
Bertan Jakes Sarrailleten Bardeetako otsoak. Edo Santxiko Errota nafar bidelapur famatuaren bizitza, berak kontaturik liburua aztertuko du taldeak.
Saioa 18:30ean hasiko da eta idazlea izango da hitzorduan, parte-hartzaileekin solasean.




