Zapatuan Espainiako Triatloi Cross Txapelketa lehiatu zen Calahorran eta honetan parte hartu zuen Joseba Loroñok. Galdakoztarra txapeldunorde izan zen 65 eta 69 urte arteko kategorian.
Ehunka kirolari batu ziren zapatuan, uztailak 26, Calahorran, Espainiako Triatloi Cross Txapelketan parte hartzeko. Lehiakideetako bat Joseba Loroño kirolaria izan zen eta galdakoztarrak emaitza bikaina lortu zuen berriz ere.
Loroño txapeldunorde izan zen Calahorran, 1:55:23ko denborarekin, 65 eta 69 urte arteko kategorian. Jose Manuel Piñeiro izan zen azkarrena kategoria honetan eta hirugarrena aldiz, Loroñoren ostean, Joaquin Jose Font De Mora Gozalbo.
Kategoria absolutuan ordea, Elsa Pena eta Vicente Hernandez izan ziren irabazleak. Emaitza guztiak ezagutu daitezke txapelketaren webgunean.