Josemi Olazabalagak sukaldaritza eskolak eskainiko ditu Torrezabalen

Argazkia: Mireya López.

Sukaldaritza eskolak eskainiko ditu Jose Miguel Olazabalaga sukaldari galdakoztarrak Galdakaon, urtarriletik aurrera. Lau saio izango dira, Torrezabal Kultur Etxean.

Aurretik eskaini dituen saioen arrakasta errepikatzeko asmoz, sukaldaritza eskolak eskainiko ditu Jose Miguel Olazabalaga sukaldari galdakoztarrak herrian.

Guztira bost saio eskainiko ditu Torrezabal Kultur Etxean eta lehenengoa abenduaren 2an izan zen. Gainontzekoak aldiz, data hauetan izango dira:

  • Urtarrilaren 14a, eguaztena
  • Urtarrilaren 28a, eguaztena
  • Otsailaren 3a, martitzena
  • Martxoaren 25a, eguaztena

Sarrera librea izango da edukiera bete arte, beraz, Torrezabalera joan besterik ez dago esperientzia gastronomiko horretaz gozatzeko.

situs togel

situs toto