Galdakaoko Leidu Irakurketa Taldeak Katixa Agirreren Barne zerbitzuak liburua aztertuko du otsaileko hitzorduan. Hilaren 9an izango da eta idazlea izango da hitzorduan, parte-hartzaileekin solasean.
Galdakaoko Leidu Irakurketa Taldeak urteko bigarren saioa antolatuko du otsailaren 9an. Hitzordua Peña Santa Cruzen izango da, 18:30ean.
Bertan, Katixa Agirreren Barne zerbitzuak liburua aztertuko dute eta idazlea izango da saioan, parte-hartzaileekin solasean.
Liburua 1937-1943 urteetan oinarrituta dago eta misteriozko thrillerraren teknikaz osatuta dago, «irakurleari keinu egiten dioten hainbat jolasez aberastua».




