Mendizaletasun osasuntsu eta segururako eskuliburua argitaratu du Kepa Lizarraga galdakoztarrak. Liburuak 49 kapitulu ditu eta mendira zergatik joan, ibiltzeko erritmo onenak, mendiko portaera batzen ditu, besteak beste.
Kepa Lizarraga Gorputz Hezkuntzan eta Kirol Medikuntzan aditu galdakoztarrak liburu berri bat argitaratu du: ‘Mendizaletasun osasuntsu eta segururako eskuliburua’.
Liburuak 49 atal ditu eta mendira zergatik joan, ibiltzeko erritmo onenak, mendiko portaera, meteorologia, komunikazioak, larrialdiak, oinetakoak, jantziak, motxila, makilak, arriskuak, elikadura eta biziraupenerako oinarriak batzen ditu, besteak beste.
Gai horiek 184 orrialdetan eta 203 iruditan banatuta daude. «Erraz ulertzeko moduko testuak, eskemak eta binetak dira, esperientzian oinarritutakoak, eta baita norberaren azterketak eta testak ere», azaldu du adituak.
Duela aste bi aurkeztu zuen liburua Bizkaiko Foru Aldundiaren laguntzarekin eta Carlos Sergio Aldundiaren Kirol zuzendariaren parte- hartzearekin.




