Kirol egokituari buruzko formakuntza eskainiko du Haszten Elkarteak Galdakaon

Argazkia: Haszten Elkartea.

Haszten Elkarteak kirol eta jarduera fisiko egokitu eta inklusiboari buruzko prestakuntza eskainiko du Galdakaon. Hiru saio antolatuko ditu, eta kirol klubetako arduradun eta teknikarientzat zuzenduta egongo dira.

Haszten Elkartearen helburua aniztasun funtzionala duten pertsonen bizi-kalitatea hobetzea da, kirolaren bidez, eta Galdakaoko Udala aspalditik ari da elkartearekin elkarlanean.

Orain, jarduera fisikoan eta kirol-eremuan aniztasun funtzionala duten pertsonen inklusioa hobetzeko asmoz, Udaleko Kirol Arloak eta Hasztenek orientabide bat eskainiko dute. Kirol egokitu eta inklusiboan sentsibilizatzeko pilulen bidez egingo dute, eta Galdakaoko kirol esparruko profesionalentzat zuzenduta egongo da.

Orientazio horri ekiteko, sei orduko prestakuntza eskainiko da —bi saio teorikotan eta saio praktiko batean banatuta—, profesionalak informatzeko eta kontzientziatzeko, nahiz eta ekimenaren azken helburua plan inklusibo pertsonalizatuak egitea izango den.

Prestakuntza horrela egituratuko da:

  • Martxoaren 11n, 17:00etan, Torrezabal Kultur Etxean. Gaiak: Zer da Haszten?, desgaitasunera hurbiltzea, kirola desgaitasunean, kirol egokitua eta inklusiboa eta kirol inklusiboaren programa.
  • Martxoaren 18an, 17:00etan, Torrezabal Kultur Etxean. Gaiak: Kirol inklusiboaren programa, metodologia inklusiboa, faseak, arrakasta-kasuen adibidea, eta kasuak detektatzea.
  • Martxoa eta apirila artean, ordua eta data zehazteke. Parte-hartzaileek Hasztenen kirol egokituko saioak nola egiten diren ezagutzeko aukera izango dute.

Fornakuntzan izena emateko epea zabalik dago eta webgune bitartez egin daiteke.

    situs togel

    situs toto