Lasterketa solidarioa antolatuko du Galdakao Igeriketa Taldeak Urreta kiroldegian
TESTUA: Irati Alonso García
ARGAZKIA: RedTiger9
Galdakao Igeriketa Taldeak erreleboen lasterketa solidarioa antolatuko du domekan, urtarrilak 5, Urreta kiroldegian.
Galdakao Igeriketa Taldeak erreleboen lasterketa solidarioa antolatuko du Urreta kiroldegian aurten ere. Ekimena 9:30ean hasiko da eta klubetik parte hartzera animatu dute.
Hitzordu solidarioan izena emateko epea zabalik dago eta webgune bitartez egin behar da. Prezioa 10 eurokoa da eta izena ematearekin batera, taldearentzako kolore esklusiboko txanoa eta jarduera amaitzean eskaini den lunch bat sartzen dira.
Lehiaketa 100 x 50 metroko txanda librea izango da, maila guztietara egokitua.