BINKE

Goiko menua

  • Nor gara?
    • Lantaldea
    • Publizitatea
    • Gure egutegia
    • Babesleak
  • Binkekideak
    • Binkekideen zozketak
    • Egin zaitez Binkekide
  • Harremana

Menu nagusia

  • Albisteak
    • Aktualitatea
    • Aginke!
    • Sormene
    • Kabitik
  • Elkarrizketak
    • Elkarrizketa orokorrak
    • Enbaxadoreak
    • Berton inde
    • Gurera etorriak
    • Taldeka
    • Ostike!
  • Iritziak
    • Ohiko kolaboratzaileak
    • Herritarren iritziak
    • Gure berbaz
  • Erreportajeak
    • Erreportajeak
    • Atzera begira
  • Multimedia
    • Bideoak
    • Argazkiak
  • Hauspotu
  • Nor gara?
    • Lantaldea
    • Publizitatea
    • Gure egutegia
    • Babesleak
  • Binkekideak
    • Binkekideen zozketak
    • Egin zaitez Binkekide
  • Harremana

logo

  • Albisteak
    • Aperribai kaleko zati bat trafikoari itxita egongo da bihar, Metroaren obren ondorioz

      2025-05-28
      0
    • Porrotxek, Marimototsek, Pupuk eta Lorek ikuskizuna eskainiko dute Torrezabalen

      2025-05-28
      0
    • Herritarren parte-hartzea sustatzeko dirulaguntzak jarri ditu martxan Galdakaoko Udalak

      2025-05-28
      0
    • Joseba Loroño galdakoztarra munduko Šamorín triatloi txapelketarako sailkatu da

      2025-05-28
      0
    • EGITARAUA | Asentzioko jaiak ospatuko dituzte asteburuan Bekea auzoan

      2025-05-28
      0
    • Herriko enpresen sarea indartzeko jardunaldia antolatu du biharko Galdakaoko Udalak

      2025-05-28
      0
    • Zabalik dago Usansoloko hiri-udalekuetan izena emateko epea

      2025-05-27
      0
    • Euskal Herriko jaiak izango dituzte hizpide maiatzeko Barikupasa saioan

      2025-05-27
      0
    • Galdakaoko Txirrindulari Gelak bosgarren erronka solidarioa antolatuko du ekainaren 7an

      2025-05-27
      0
    • Aktualitatea
    • Aginke!
    • Sormene
    • Kabitik
  • Elkarrizketak
    • Ibon Lopez de Letona: «FIBA Europa Kopa irabaztea merezi genuela sentitzen dut ...

      2025-05-26
      0
    • Ines Vaquero eta Nagore Ugarriza: «Da Capo Musika Banda publiko gazteagoa erakartzea ...

      2025-05-26
      0
    • Jone Calzada: «Etxetik irteteko independentzia da gehien faltan botatzen dudana»

      2025-05-26
      0
    • Sandra Bustamante (Koala Baby): «Saltoki handiek baino kalitate hobeko zerbitzua eskaini behar ...

      2025-05-26
      0
    • Maitane Salvador 'Mahessatay': «Espiritualitatea nork bere ariman sinestea da»

      2025-04-23
      0
    • Josu Etxaburu: «Ale bakoitzak lagunduko du Euskal Herria nahi dugun modukoa izaten»

      2025-04-23
      0
    • Unai Sánchez: «Niretzat ametsa da Athletic Clubeko jokalaria izatea»

      2025-03-24
      0
    • Peio Duran: «Arku-tiroak arreta eta urduritasuna lantzen laguntzen du»

      2025-03-24
      0
    • Imanol Aguilar: «El Chico Diva naizenean indartsu eta boteretsu sentitzen naiz»

      2025-02-26
      0
    • Elkarrizketa orokorrak
    • Enbaxadoreak
    • Berton inde
    • Gurera etorriak
    • Taldeka
    • Ostike!
  • Iritziak
    • «Aho bizi eta 'hogar'-etan bizi», Irati Bediaga

      2025-05-26
      0
    • «Galdakanoko lehen eskola», Aitzol Altuna

      2025-05-26
      0
    • «Ibilaldia 2025», Manu Etxebarria

      2025-05-26
      0
    • «Euskaraldia, euskaldun moduan armairutik ateratzeko aukera ederra», Ainhitze Bizkarralegorra

      2025-05-19
      0
    • «Taloak», Manu Etxebarria

      2025-04-23
      0
    • «Galdakaoko ondare historiko-artistikoa II», Estibaliz Apellaniz

      2025-04-23
      0
    • «Zapalkuntza ahaztua», Andrea Arrizabalaga

      2025-03-24
      0
    • «Zaintiratu- bedarrak», Manu Etxebarria

      2025-03-24
      0
    • «Sanblasak Gorbeialdean», Manu Etxebarria

      2025-02-24
      0
    • Ohiko kolaboratzaileak
    • Herritarren iritziak
    • Gure berbaz
  • Erreportajeak
    • Nola eragin du itzalaldi elektrikoak Usansolon?

      2025-04-28
      0
    • Adiskide Pilota Elkartea, 50 urte pilota eta herriaren arteko harremana estutuz

      2025-04-23
      0
    • Eva Naranjoren argazkiak

      2025-04-23
      0
    • Ganguren Mendi Taldea, 80 urte naturaz eta bizipenez beterik

      2025-02-24
      0
    • Bekeakoei esker 1933an eraikitako zubiaren historia

      2025-01-20
      0
    • Eguzkibegi Ikastola: «Ikasleen aniztasunari erantzun pertsonalizatua ematen diogu» | Publierreportajea

      2025-01-17
      0
    • ARGAZKIAK | Errege Magoak eta Gabone Izarra Galdakaon izan ziren

      2025-01-17
      0
    • Torrezabal Kultur Etxea, bizitzaz beteriko 30 urte

      2024-12-23
      0
    • Ane Alonsoren tatuajeak

      2024-10-21
      0
    • Erreportajeak
    • Atzera begira
  • Multimedia
    • Bideoak
    • Argazkiak
  • Hauspotu
Sormene
Hasiera›Albisteak›Sormene›Lehenenego reggeatoi euskalduna ekarri du Kai Nakaik Sormenera

Lehenenego reggeatoi euskalduna ekarri du Kai Nakaik Sormenera

Binke
2020-12-18
687
0

Sormene
BINKE / 2020ko abendua

Lehenenego reggeatoi euskalduna ekarri du Kai Nakaik Sormenera

TESTUA: Beñat Armentia Arriandiaga
BIDEOA: Binke

«Emakume sortzaile euskaldunak egungo kantagaintzan» ardatz izan duen arratsalde honetan, J. Martinarekin hasi, Haizea eta Ningrarekin jarraitu, eta eguna biribiltzeko Kai Nakairen txanda izan da azkenik. Gasteiztarrak sutan jarri du antzokia reggaetoiaren bitartez!

Iratxe Aguilera da Kai Nakai. Gasteiztarra da bera, eta iazko Durangoko Azokako beka eskuratu ostean, bere lehen diskoa kaleratu berri du musikariak: «Baimenik gabe». Besteak beste, Mikel Urdangarin, Jon Maia, Xsakara, STR eta Duplaren kolaborazioak izan ditu lan berri honetan, eta euskal musikan orain arte egon ez den estilo berritzaile bat eskaintzea du helburu. Reggaeton musika da proposamenaren oinarria, eta zera dio abeslari gazteak: «Musika genero honi letra matxistek lagundu diete bereziki, baina bestelako estilo hau ere existitzen da, musika berez matxista ez delako». Horregatik bere hitzek kolektibo guztiak kontuan hartu eta errespetatzen ditu.

Duela urte erdi argitaratu zuen bere lehen single-a, «Kolpe», eta bere ezusterako, itzelezko oihartzuna izan zuen kanta honek, pozarren dago abestiak jasotako harrerarekin eta batez ere hedapenarekin. Datu batzuk ematearren, 50.000 ikustaldi izan ditu YouTuben daborduko, 60.000 aldiz Spotify-en. Gaua estudioan ekoitzi eta grabatu du diska, eta han prestatu du zuzenekoa ere bai, baina, online plataformen bidez publikoaren erantzuna jaso badu ere, hau izan da bere bigarren zuzenekoa, orain arte ez baitu honetarako aukerarik izan. Duela bi aste inguru aritu zen estreinakoz Durangoko Azokako Plateruenan.

Eskainitako emanaldian, DJ bat eta bi dantzari izan ditu abeslariak lagun agertokian. Dantza, mugimendua, erritmo bizi eta alaiez beterikoak, eta halako beste hainbeste, Euskal Herrian baino, euskal musikan oraindik guztiz digerituta ez dagoen reggaetoia izan da erabilitako musika genero ikuskizun osoan zehar. Letrei dagokionez, hainbat izan dira jorratzen dituen gaiak, baina, batez ere maitasunarekin izandako gora-beherak, batez ere harreman hautsiak ditu hizpide. Hala ere, Euskal Herria «sutan» jartzea, edota dena astintzeari buruz hitz egiten dute bere kantek ere, edota euskal musikaren baitan olatu berri bat datorrela ere aipatzen du tarteka. Honetarako, doinu ilun eta dantzagarriez hornitzen ditu letra hauek, eta dantzen eta koreografia desberdinen bitartez bizitasuna ematen dio bere kantei.

Bihar izango da Sormeneren azken aurreko eguna. Euskal kulturaren eta sormenaren plaza berriak oraindik badu eskaintzeko asko, eta hainbat izango dira goizez zein arratsaldez oholtza gainera igoko direnak. Gaurkoan musika izan bada ere protagonista, bihar literatura. Goizean Jabi Elorza, Karlos Gorrindo, Miren Amuriza eta Eider Eibar, eta Miren Agur Meabe izango dira. Arratsaldez, aldiz, Yolanda Arrieta, Mikel Begoña, Asel Luzarraga eta Peru Magdalena.

Eñaut Elorrietak biribilduko du eguna kontzertu zoragarri bat eskainiz, bere azken diska aurkezteko.

Hurrengo saioak ere streaming bidez baino ezin daitezke jarraitu, eta Binkeren webguneko hasiera-orritik egin daiteke klik bakarrean.

Albiste honekin lotuta...

Aurreko albistea

Rap eta hip-hop doinuekin busti dute Sormene ...

Hurrengo albistea

«Gezurren habia» aurkeztu du gaur Jabi Elortzak ...

0
Partekatu
  • 0
  • +

Kategoria bereko albiste gehiago

  • Sormene

    Sorkuntzen plaza berria jaio da Galdakaon: Sormene

    2020-12-01
    Binke
  • Sormene

    Hasi da Sormene euskal kulturaren soka astintzen

    2021-11-16
    Galdakao
  • Sormene

    Trap doinuak ekarri ditu J. Martina taldeak Sormenera

    2020-12-18
    Binke
  • Sormene

    Sortzearen grina transmititu die ikasleei Amancay Gaztañagak Sormenen

    2020-12-16
    Binke
  • Sormene

    Peru Galbete donostiarrak «Nor zara zu?» diska aurkeztu du gaur Sormenen

    2020-12-20
    Binke
  • Sormene

    Andra Marik kantuan eta dantzan jarri ditu ikasleak Sormenen

    2020-12-17
    Binke

AKTUALITATEA

Aktualitatea

Aperribai kaleko zati bat trafikoari itxita egongo da bihar, Metroaren obren ondorioz

Azkenaldian areagotu egin dira Metroaren 5. linearekin lotutako obrak eta eragina izaten ari dira Galdakaon. Bihar, maiatzak 29, esaterako...
  • Porrotxek, Marimototsek, Pupuk eta Lorek ikuskizuna eskainiko dute Torrezabalen

    Galdakao
    2025-05-28
  • Herritarren parte-hartzea sustatzeko dirulaguntzak jarri ditu martxan Galdakaoko Udalak

    Galdakao
    2025-05-28
  • Joseba Loroño galdakoztarra munduko Šamorín triatloi txapelketarako sailkatu da

    Galdakao
    2025-05-28
  • EGITARAUA | Asentzioko jaiak ospatuko dituzte asteburuan Bekea auzoan

    Galdakao
    2025-05-28

Argitaratzailea: Aitu elkartea © CC BY-SA 3.0
Lege Gordailua: BI-41-2016 | ISSN: 2444-9385
Babesleak: Galdakaoko Udala
eta Bizkaiko Foru Aldundia

680 74 32 11
info@binke.eus

Idatziguzu