Maika Makovskik ‘Bunker Rococó’ diskoa aurkeztuko du Galdakaon

Argazkia: Maika Makovskiren sareetatik.

Bunker Rococó zortzigarren diskoa aurkeztuko du Maika Makovskik Galdakaon. Artistak kontzertua eskainiko du gaur, abenduak 26, Torrezabal Kultur Etxean.

Galdakaoko Udalak eta herriko eragileek egitarau zabala prestatu dute aurtengo Gabonetarako, eta horretan musikak lekua izango du.

Gaur, abenduak 26, esaterako, Maika Makovski artista mallorcarrak zortzigarren diskoa aurkeztuko du Torrezabal Kultur Etxean.

Lanak Bunker Rococó du izena eta «Maikak bere nortasun osoa erakusten du ñabarduraz betetako diskoa da, bere estilo bakarra aberasten duten beste artista batzuen eraginarekin».

Emanaldia 20:00etan izango da eta sarrerak eskuragai daude Torrezabalen eta ohiko webgunean.

situs togel

situs toto