
Mandoian eraiki nahi duten parke eolikoari buruzko hitzaldia eskainiko dute gaur Usansolon
TESTUA: Irati Alonso García
ARGAZKIA: Feroska Wind
Ferosca Wind enpresak sei aerogeneradorez osatutako parke eoliko bat ezarri nahi du Mandoiako inguruetan, Bedia eta Zeberio udalerrietan. Usansolon ere izan dezake eragina eta hau lantzeko hitzaldia antolatuko dute gaurko Txapelenan, 19:00etan.
Eusko Jaurlaritza parke eolikoak eraikitzeko 31 proiektu izapidetzen ari zen iaz Euskal Autonomia Erkidegoan: 15 Bizkaian, 11 Araban eta 5 Gipuzkoan, Ekonomiaren Garapen, Jasangarritasun eta Ingurumen Sailaren arabera.
Hauetako baten xehetasunak aurkeztu dituzte Feroska Wind eta Saitec Engineering enpresek. Zehazki, Feroskana Parke Eolikoa aurkeztu dute Zeberio eta Bedia artean kokatuko litzatekeena.
Parkeak sei aerogeneradorez osatuta egongo litzateke, eta Usansoltik hurbil. Ospitaletik esaterako 5,35 kilometrora, eta erdigunetik 4, 84 kilometrora.
Horregatik, eta energia berriztagarriak ezartzeko modurik egokiena den edo ez hausnartzeko, hitzaldia antolatu dute gaurko Usansolon. Saioa Txapelenan izango da, 19:00etan.