
Maria Casillasek Bizkaiko errekor absolutua hautsi du berriro, 50 metro bizkar-igeriketan
TESTUA: Irati Alonso García
ARGAZKIA: Swim Camp Getxo
Maria Casillas igerilari galdakoztarrak Bizkaiko errekor absolutua hautsi du berriro, 50 metroko bizkar estiloan. Santurtziko Trofeoan izan zen, pasa den domekan antolatu zena.
Maria Casillas igerilari galdakoztarrak 2022ko abenduan hautsi zuen Bizkaiko errekorra, 50 metroko bizkar estiloan. Iazko azaroan kendu zioten eta bost hilabeteren ostean, berriro hobetu du Bizkaiko marka.
Domekan izan zen, Santurtziko Trofeoan, 29″39-ko denbora egin ostean. «Zorionak Maria! Egindako lan guztiaren fruituak jasotzeko garaia da», adierazi dute bere taldea den Swim Camp Getxotik.
Iaz erreleboen munduko eta Europako errekorrak hautsi zituen ere Casillasek, Lara Vicandi, Ane Ibarrondo eta Naia Ibarrondorekin batera.