
Mikel Fernandezek Bilboko Orkestra Sinfonikoa zuzenduko du, euskal opera omentzeko biran
TESTUA: Irati Alonso García
ARGAZKIA: Mikel Fernandezek bidalitakoa
Bilboko Orkestra Sinfonikoa zuzenduko du Mikel Fernandez galdakoztarrak abuztua eta irailean zehar, bandak egingo duen bira berezi batean. Kontzertu horietan Bilboko Koral Elkartea eta Aitor Garitano tenorea eta Leire Lopez sopranoa ere arituko dira.
Mikel Fernandez orkestra zuzendari galdakoztarrak bere ibilbide arrakastatsuarekin jarraitzen du. Kasu honetan, Bilboko Orkestra Sinfonikoa zuzenduko du udan zehar, bandak egingo duen bira berezi batean.
Abuztuan eta irailean izango da bira Euskal Herrian zehar, eta euskal opera omenduko dute. Kontzertu horietan Bilboko Koral Elkartea —irailean— eta Aitor Garitano tenorea eta Leire Lopez sopranoa ere arituko dira.
Hauek dira kontzertu guztien data eta tokiak:
- Abuztuak 7, eguena: Bermeoko Asunción de Nuestra Señora basilikan
- Abuztuak 9, zapatua: Lekeitiko Santa María de la Asunción elizan
- Irailak 5, barikua: Zallako Antzokian
- Irailak 7, domeka: Getxoko Muxikebarri antzokian