«Mozolloa eta kukua»
Manu Etxebarria Ayesta
BINKE / 2017ko martxoa
Behinola, udabarriaren hasierako goiz batean, Galdakaoko Mozolloa lozorroan egoan Elexaldeko Andra Mariren hegoaldeko hegalpean. Bat-batean, ene! Kuku-hotsa barruntatu eban Ganguren, Aranzelai, Lekubaso,Upo eta Mandoia aldetik. Itzartu egin zan eta nagiak atera ondoren, badinotso bere buruari: « Etorri jaku kukua».
Esakerak dino,«Kukua, Andra Mari martikoetarako ez badator enterrua egin behar jakola»; baina egun batzuk gorago beherako, beti agertzen da eta hemen daukagu aurten be bagileko San Pedroetan Diman bazkaldu eta Afrikarantz itzuli arte, hurrengo urtean barrien barriz etorteko Euskal Herrira. Eta basorik baso dabilenean, kuku-hotsa aterako ez dau ba! Binke. Kukuak, arrautza, bera baino txori askoz txikiagoaren habian egiten dau, zeinda, txindorrarenean, baina, kukuaren arrautza ezarri, txindorrak, berea dalakoan. Eta gero kukukumeari jaten emoten baragarri ibilten da, kukumumea, bere amordea baino handiagoa dalako. Hori be bada e? Ni, ostera, hemen nago beti, inoren kontura bizi barik. Ni gauez nabil neure birapoa betekako lain koiu eta Galdakaoko mozollo izengoitiari eusten».