
Mundialito Antiarrazista antolatuko dute Galdakaon lehenengoz
TESTUA: Irati Alonso García
ARGAZKIA: Dean Drobot
Bihar, ekainak 7, mundialito antiarrazista antolatuko dute lehenengoz Galdakaon. Urreta eskolan izango da eta besteak beste, saskibaloi eta futbol txapelketak eta bazkaria eskainiko dituzte hainbat taldek elkarlanean.
Galdakaon arrazismoaren kontra borrokatzen jarraitzeko helburuz, Mundialito Antiarrazista antolatuko dute hainbat taldek elkarlanean. Bihar, ekainak 7, izango da Urreta eskolan eta goizean zehar hainbat ekintza eskainiko dituzte.
Txapelketak 10:00etan hasiko dira, eta saskibaloi eta futbito lehiaketak jokatuko dira 14:00etara bitarte. Bestalde, hitzaldiak ere izango dira goizean zehar: 11:00etan ‘Regularización ya!’ eta 12:30ean ‘Migraciñon y racismo en Galdakao, experiencias personales’.
Eguerdian ordea, 14:30ean, bazkariaz gozatzeko aukera eskainiko dute, 5 euroko prezioan. Antolatzaileek lehen platera emango dute eta bigarrena edo postrea etxetik eramatera animatu dute.
Hitzorduan parte hartzeko aurretik izena ematea beharrezkoa da eta gdkomundiantirra@gmail.com helbidera idatziz edo 635439001 telefonora deituz egin daiteke. Egunean bertan ere izena emateko aukera izango da, 09:30ean Urreta eskolan.