‘Nevenka’ antzezlana eskainiko du Histrión Teatro konpainiak Torrezabalen
TESTUA: Irati Alonso García
ARGAZKIA: Histrión Teatro
Histrión Teatro konpainiak ‘Nevenka’ antzezlana aurkeztuko du barikuan, azaroak 24, Torrezabal Kultur Etxean. Obrak Nevenka Fernandezen istorioa azaltzen du, politikari bat jazarpen sexualarengatik salatu zuen emakumearena.
Nevenka Fernandezek alkate bat salatu zuen 2001n jazarpen sexualarengatik. Emakumeak epaiketa irabazi zuen epaileek arrazoia eman ostean baina gertatutakoaren ondorioz gizarteak bera epaitu zuen ere.
Istorio hau abiapuntu hartuz ‘Nevenka’ antzezlana sortu du Histrión Teatro konpainiak eta barikua, azaroak 24, Torrezabal Kultur Etxean eskainiko du. Sarrerak salgai daude Torrezabalen eta webgunean 7,5 eta 10 euro arteko prezioan.
Udalaren esanetan, obra «ispilua da haren aurretik izan ziren eta ondoren etorri diren emakumeentzat. Aldatu egin den, edo agian ez hainbeste, gizarte baten isla da».
Maria Goiricelaya da lanaren zuzendaria eta Gema Matarranz, Ales Furndarena eta Marta Megías igoko dira Galdakaoko oholtzara.