
‘Ni flores, ni funeral, ni cenizas, ni tantán’ antzezlana hartuko du gaur Torrezabalek
TESTUA: Irati Alonso García
ARGAZKIA: Teatro Madrid
La Dramática Errante konpainiak ‘Ni flores, ni funeral, ni cenizas, ni tantán’ antzezlana eskainiko du gaur, maiatzak 16, Torrezabal Kultur Etxean. «Norbere mugak gainditzeari, samurtasunari eta gizatasunari buruzko istorio bat» da.
Urtarriletik ekainera bitarte 23 ikuskizun hartuko ditu Torrezabal Kultur Etxeak eta hauetako bat gaur, maiatzak 16, izango da. La Dramática Errante konpainiak ‘Ni flores, ni funeral, ni cenizas, ni tantán’ antzezlana eskainiko du Galdakaoko aretoak.
Obra hau norbere mugak gainditzeari, samurtasunari eta gizatasunari buruzko istorio bat da, zainketa aringarrietan eta ongi hiltzean oinarrituta, bizitzari alaitasunez aurre egitera eta bizitzaren amaiera nolakoa izango den galdetzera bultzatzen gaituen bidaia bat.
«Mundu hau minez eta sufrimenduz utzi zuten pertsona guztiei egindako kantu bat. Azken etapa horretan irribarrea inoiz galdu gabe laguntzen duten pertsona guztiei egindako aintzatespena», adierazi dute taldetik.
Saiorako sarrerak salgai daude ohiko webgunean 7,5 eta 10 euro arteko prezioan.