Kategoria profesionalean debuta egingo du Oier Ibarretxe boxeolari galdakoztarrak martxoaren 14an. Borroka Bilboko La Casilla pabiloian izango da eta aurkaria aurrerago zehaztuko da.
Duela urte bi Parisko Joko Olinpikoetan parte hartu ostean, Oier Ibarretxe boxeolari galdakoztarrak beste aurrerapauso bat emango du bere ibilbidean.
BINKEko azala izandakoak 2025ean fitxatu zuen JHM Promotionsekin, maila profesionalera jauzia egiteko, eta profesional gisa debuta noiz egingo duen iragarri du orain.
Martxoaren 14an izango da, Bilboko La Casilla pabiloian, eta aurkaria aurrerago jakinaraziko dute.
Kategoria aldaketa horrek ez du esan nahi Ibarretxek domina olinpikoa lortzeko ametsa atzean utziko duenik, berak azaldu duen bezala: «Domina olinpikoa lortu nahi dut Los Angelesen eta munduko txapeldun izan dut».




