Oier Zearra galdakoztarra Euskal Pilota Federazioko hauteskundeetara aurkeztuko da
TESTUA: Irati Alonso García
ARGAZKIA: Aiaraldea
Urtarrilaren 25ean egingo dituzte Euskal Pilota Federazioko hauteskundeak eta hauetara aurkeztuko da Oier Zearra pilotari ohi galdakoztarrak. Pilota 7 Haizeetara zerrenda osatuko du beste 13 kiderekin batera.
Euskal Pilota Federazioa zuzentzeko hauteskundeak urtarrilaren 25an egingo dituzte eta hauetan parte hartuko du Oier Zearra pilotari ohi galdakoztarrak. Beste 13 lagunekin batera Pilota 7 Haizeetara zerrenda osatuko du, Joxe Mari Mitxelena izango dela zerrendaburua.
Izen hori jarri diote zerrendari bi arrazoiengatik: «Pilotazaleak garelako batetik, eta pilota Euskal Herriaren osotasunean ulertzen dugulako, bestetik. Zazpi lurraldetan, alegia».
Talde honek helburu argiak ditu, eta «pilota kluben kluba izan nahi dugu, elkarteekiko gertutasuna transmitituz». Halaber, emakumeen pilota bultzatuko duela adierazi du: «Eskubideen berdintasunean urratsak egiten jarraitu nahi dugu eta horretarako plan bat garatuko dugu».
Helburu hauek eta beste hainbat gauzatzeko helburuz, hau da Pilota 7 Haizeetara taldeak Euskal Pilota Federazioaren hausteskundeetara aurkeztuko duen zerrenda:
- Presidentea: Joxe Mari Mitxelena
- Presidenteordea: Asier Amondo
- Idazkaria: Eder Urresti
- Diruzaina: Eduardo Agirre
- Kidetza: Itxaso Erasun
- Kidetza: Alaitz Badiola
- Kidetza: Jon Eskudero
- Kidetza: Aritz Erkiaga
- Kidetza: Oier Zearra
- Kidetza: Ibon Taberna
- Kidetza: Peru Egurbide
- Kidetza: Itsaso Zubizarreta
- Kidetza: Aimar Amondo
- Kidetza: Koldo Uribe