Oinarin Dantza Taldeak Euskal Herriko Joaldunen Jaian parte hartu zuen
TESTUA: Irati Alonso García
ARGAZKIA: Oinarin Dantza Taldea
Euskal Herriko Joaldunen Jaia ospatu zen zapatuan, ekainak 1, Zumaian. Guztira 123 joare batu ziren ospakizunean, tartean Oinarin Dantza Talde usansolotarreko hamar kide.
Dantzariz bete ziren Zumaiako kaleak pasa den zapatuan, ekainak 1, izan ere, Euskal Herriko Joaldunen Jaia ospatu zen herri gipuzkoarrean. Guztira 123 joaldun batu ziren ospakizunean eta parte-hartzaileen artean Oinarin Dantza Talde usansolotarreko hamar kide izan ziren.
Zumaiako Erribera kalean, Kofradia parean, egin zuten lehen geldialdia joareek eta honetan Inpernupeko joareek omenaldia egin zioten Joxe Aizpuruari, «orain dela hamar urte inguru taldea sortzeko egindako motor lan guztiagatik». Jarraian, Jon Maiak bertso batzuk abestu zituen.
Kalejira eta dantza plazak egin zituzten ere joaldunek eta bazkaltzera joan ziren. Arratsaldean aldiz, elektrotxanga izan zen Zumaiako kaleetan zehar.
Guzti honetaz gozatu ahal izan zuten Oinarin Dantza Taldeko kideek eta datorren urtean, 2025ean Euskal Herriko Joaldunen Jaia Usansolon ospatzeko konpromezua hartu zuen taldeak.